Skip to main content

Lan Mentoring: zure enpresaren ezagutza ziurtatzen eta proiektatzen du

Lan Mentoring: zure enpresaren ezagutza ziurtatzen eta proiektatzen du

Enpresetan adinaren kudeaketak aukerak dakartza, baina baita erronkak ere. Belaunaldien arteko ezagutzaren transferentzia eraginkorra enpresei lagundu diezaieke erretiroa hartzean erakundea uzten duten langileen talentua eta esperientzia kapitalizatzen. Ezagutza kritikoa, enpresen biziraupena bermatzen duena eta enpresen lehiakortasuna babesten duena.

Prozesu hori errazteko, Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, eta Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, LAN MENTORING sustatu dute, ETEentzako doako zerbitzua. Ekimen honi esker, parte hartzen duen enpresa bakoitzak 50 orduko aholkularitza espezializatua jasoko du, eta horren ondorioz, erakundean ezarri beharreko eta neurrira egindako ekintza zehatzak burutuko dira.
Prozesu hau, enpresa bakoitzaren neurrira, hiru fasetan banatzen da:

  1. DIAGNOSIA, zure negozioaren prozesu kritikoak eta horietan parte hartzen duten pertsonak zein diren zehazteko.
  2. NEURRIRA EGINDAKO AHOLKULARITZA, zure beharrak Lanbideren prestakuntzako, enplegua mantentzeko eta kontratazioko tresna publikoekin konektatzeko
  3. ZUZENEKO LAGUNTZA zure taldeko pertsonei, haiek duten eta galdu ezin duten ezagutza eta esperientzia zure enpresan gera dadin.
    Programa hau 6 hilabeteko gehieneko epean osatuko da, talentua zure negozioko funtsezko postuetan atxikitzeko neurri zehatz bat edo batzuk ezarriz. Zerbitzua amaitu ondoren, zeuk erabakiko duzu zein edo zeintzuk erabiliko dituzun.

Abantailak

  • Talentua eta ezagutza galtzea saihestu
  • Zure negozioko funtsezko postuak betetzen jarraituko dugula bermatu
  • Zure langileak motibatu
  • Garapen profesionala zure taldeko pertsonentzat eta langile berrientzat
  • Lanpostuen deskribapena berrikusi (behar izanez gero)

Norentzat da?

  • Euskadin kokatutako ETEak, 10 eta 249 arteko profesionalekin.
  • Industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioaren gizartea, logistika eta handizkako merkataritza garatzen dutenak.
  • Zerbitzu pilotu honetan 60 enpresak parte hartuko dute.

Zalantzak badituzu edo programari buruzko informazio gehiago behar baduzu, idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo deitu 94 420 94 88 zenbakira (Goizalde Atxutegi).

Proiektuaren xehetasun guztiak ezagutzeko, datorren ostegunean, urtarrilaren 26an, 9: 00etatik 10: 30era, Goiekin (Arranomendia 5, NBF Eraikina 6. zbkia, Ordizia) egingo den informazio-saio batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Kafe batekin amaituko dugu topaketa, iritziak trukatzeko eta Lan Mentoringi buruzko edozein zalantza argitzeko.

Aurkezpen honetara joan nahi baduzu, eman izena esteka honetan: https://forms.gle/FCqYpRheU1je2uB39

Zure zain gaude!

Data

16 Urtarrila 2023

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00