Skip to main content

Goierri Valleyk 2023 urteko Kudeaketa Plana eta Aurrekontuak onartu ditu Ezohiko Batzar Orokorrean

Goierri Valleyk 2023 urteko Kudeaketa Plana eta Aurrekontuak onartu ditu Ezohiko Batzar Orokorrean

Goierri Valleyk erronka berriak ditu eta hauei erantzuteko 2023ko Kudeaketa Plana onartu da.

Berrikuntza nagusia, bazkide ez diren enpresei zenbait ekintzetan parte hartzeko aukera ematea izango da.

2023ko otsailaren 24an, Goierri Valleyk 2023ko Kudeaketa Plana eta Aurrekontuak onartzeko Ezohiko Batzar Orokorra ospatu du Goierri Berrikuntza Gunean, NBF Eraikinean. Batzarraren aurretik, elkarteko bazkide den Elkargiko zuzendari nagusi den Zenón Vázquezek, “Kudeaketa ekonomiko finantzarioaren garrantzia, enpresa ziurgabetasunaren testuinguruan” Intereseko Solasaldia eskaini du.

Elkargiren hausnarketa egin ostean, Ezohiko Batzar Orokorrean, Goierri Valleyk urteko Kudeaketa Plana eta Aurrekontuak onartu ditu. 2023an, elkarteak 466.627,97€ko aurrekontua izango du eta enpresen lehiakortasunean laguntzen jarraituko du ETEen beharrei erantzuten dien proiektu eta zerbitzuak eskainiz.

2023an Traktora eta ETEen hobekuntzan funtsezkoak izango diren arlo desberdinetako proiektuak antolatuko ditu Goierri Valleyk. Bide horretan, bost proiektu eta zerbitzu eskaintza zabal bat nabarmentzen ditu elkarteak.

HUB 4.0 laborategia

Zerbitzua elkarteko kide diren zein ez diren enpresei eskainiko zaie. HUB 4.0-k eskainiko dituen zerbitzuak ondorengoak dira:

  • Enpresetako profil teknikoentzako formakuntza espezifikoa.
  • Enpresentzako 4.0 industriaren eta fabrikazio gehigarriaren abantailak ezagutzeko sentsibilizazio jardunaldiak.
  • Ekoizpena, behar duten enpresei zerbitzua emango zaie.

Organizaciones Ámbidiestras

Proiektu honek, esplorazioa eta esplotazioa orekatzen dituzten erakundeak garatzen laguntzeko, ezagutzak eta tresnak ematea du helburu. Horretarako, kultura eta operatiba eskuin ezkertiarra bezalako gaiak jorratuko dira.

Innova

Proiektuaren helburua, ETEei enpresetan berrikuntza integratzen laguntzea da aditu baten laguntzaz eta ezagutza transferentzia zein helburuak lortzea ahalbidetzen duen app baten bitartez berrikuntza honen jarraitasuna bermatzea.

Munduan

Finkatutako lau helburu merkatuetan (Frantzia, Alemania, Txile eta Mexiko) elkarteko parte diren enpresen nazioartekotzea izango da helburu nagusia eta 2023an esfortzuak Frantzia eta Txilen zentratuko dira.

Frantziako merkatuaren baitan egingo den lanketa elkarteko enpresa azpikontratistei erantzutera bideratuko da. Urteko bigarren seihilekoan Frantziako enpresetako erosketa arduradunak gonbidatzea aurreikusten da, eskualdeko eraldaketa industrialaren prozesua eskaintzeko helburuz. Hori lortzeko enpresa azpikontratisten asmoak ezagutu eta interesa pizteko hainbat ekintza jarriko dira martxan.

Txileko merkatuan lan berezia egingo da, enpresen interesa baieztatzeko. Bide horretan, urtea hasi zenetik hainbat ekintza gauzatu dira, martxo amaieran antolatuko den misio bateratu bati begira. Herrialdean egingo den lanketa ahalbidetzeko, elkarteak presentzia izango du Santiagon (Txile) martxotik abuztura bitarte.

Partnership

Erronka estrategikoetan arrakasta izateko asmoz, Goierri Valley presente egon beharko litzatekeen lankidetza sareak (elkarteak, entitateak, poloak…) identifikatzea da helburua. Lankidetza sareak identifikatzeko garaian, eskualdeko, nazioko eta nazioarteko lanketa egingo da.

Zerbitzu karteraren kontsolidazioa

Goierri Valleyk zerbitzu eskaintza zabal bat eskainiko du enpresa elkartuen beharrei erantzuteko, honako eremu hauetan:

  • Ad-hoc proiektuak.
  • Foroak eta arlo desberdinetako mahaiak.
  • Ezagutza eta networking-a.
  • Behatokiak eta joerak.
  • Formakuntza.
  • Zerbitzu orokorrak.

Bazkide ez diren enpresei parte hartzea irekitzea

Goierri Valleyk aurrerantzean bazkide ez diren enpresei garatzen dituen proiektu desberdinetan parte hartzeko aukera emango die, lurraldeko industrian eragin positiboa izateko helburuz.

 

Data

27 Otsaila 2023

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00