Pasa den apirilaren 17an HAZINNOVA 2023 programa jarri zen martxan eta, aurten, urriak 26 arte egongo da zabalik.

Hazinnova doako programa bat da eta, aholkularitza-enpresa batek, 50 orduz lagunduko dizu identifikatzen duzun eremuan iraupen laburreko proiektu bat ezartzen. Proiektu hauek programan agertzen diren gaiekin bat etorri behar dute.

Edizio honek bi berritasun garrantzitsu aurkezten ditu: Lehena, eremu bereko bi proiektu eska daitezkeela da. Bigarrena, 5 langiletik gorako ETE guztientzat dagoela irekita.

Hori dela eta, Goiekitik, HAZINNOVA proiektuan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, funtsezkotzat jotzen dituzun negozio arloetakoren batean kezkatzen zaituen erronka berri bat garatu eta txertatzeko:

  • Produktua
  • Ekoizpena
  • Logistika
  • Bezeroak
  • Merkatu berriak
  • Pertsonak
  • Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa
  • Barne-administrazioko prozesuak

Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, Goiekitik emango dizugu laguntza. Horretarako jarri harremanetan Xabier Perezekin honako helbide edo telefono zenbaki bitartez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943 16 00 40.