ETE Digitala proiektuaren markoan Goierriko zazpi enpresen digitalizazio prozesuak bizkortzen lagundu da. Bi esparru jorratu dira zehazki: batetik, sei enpresak euren eraldaketa digitalaren inguruko hausnarketa garatu dute; eta, bestetik, zazpigarrenak fabrikazio gehigarria integratzeko hausnarketa garatu du. Hasierako sentsibilizazio saioen ondotik, enpresa bakoitzak banakako lanketa burutu du, norberak dituen behar eta aurreikuspenei erantzun egokia emanez.

Hainbat hilabeteko lanketaren ondoren, ekainean proiektuaren itxiera saioa antolatu dugu, proiektuan parte hartzea izan duten eragile guztiekin. Lau aholkularitza aditu, zazpi enpresa, GFAko Berrikuntza Saila eta Goieki izan gara bertan. Aholkulariek erabilitako metodologia aurkeztu ondoren, enpresa bakoitzak bere prozesua partekatu du eta, azkenik, GFAren ikuspegia partekatu da, proiektuaren onurak adierazi ditu eta enpresei egindako lana eskertu die. Elkarrengandik ikasteko gunea izan da eta balorazio ona izan du.


Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Turismoa eta Landa Inguruneko Departamentuaren Berrikuntza zuzendaritzak diruz lagundu du eta etorkizunean enpresen eskura gisa honetako proiektuak abiaraztea aurreikusten dugu.