HAZINNOVA hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza eskaintzen duen programa da. 


2022. urtean hainbat enpresa Goierritarrek landu dituzte proiektuak aipaturiko arlo ezberdinetan. Atzo errekonozimentu diplomak banatu zituen SPRIK Azpeitian egin zen jardunaldian eta bertan izan ziren, besteak beste, Quesos Aldanondo eta Euskaber Koop. Elk. Enpresa Goierritarrak.

MARTXAN DA 2023ko DEIALDIA

Azken hiru ekitaldietan bezala, 2023an ere HAZINNOVA martxan da eta oraindik zabalik dago eskaera epea. Beraz, enpresan berrikuntza proiektu bat landu nahi baduzu, jarri Goiekirekin harremanetan eta bideratzen lagunduko zaitugu. Harremanetarako pertsona Xabier Perez (943 16 00 40, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.).

 

1

Diploma jasotzen Karmele Pikabea, Euskaber koop. Elk.

 

2

Diploma jasotzen Eva Corrales, Quesos Aldanondo.