Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza atzerriko presentzia sustatzeko fakturazioaren % 50etik beherako esportazio-jarduera duten ETE eta Startupentzat.
2,5M €ko burtsa duen Zabaldu programaren helburua nazioartekotze-maila handirik ez duten enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea da, nazioartekotze-prozesu osoan garapen jasangarria sustatzea den bitartean.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatzen dira ZABALDU programaren laguntzak, euskal enpresen sustapen- eta lan-jarduerari eusten laguntzeko, kanpo-merkatuetan duten sarpen-maila eta posizionamendua hobetzeko. Horrela, enpresei nazioartekotzearen erronkari heltzeko zailtasunak saihesten lagundu nahi diegu, prozesu hau arrakastaz gauzatzeko beharrezkoak diren ezagutzak, tresnak eta baliabideak enpresen eskuetan jarriz.
Laguntzak onartutako gastuaren % 50eraino iritsi daitezke, eta gehienez 45.000 €-koak izango dira enpresa bakoitzeko. Zabaldu programak 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako ekintzak sartzeko aukera ematen du, eta eskaera egiteko epea urriaren 30ean amaitzen da, edo erabilgarri dauden funtsak agortzen direnean.
Zabaldu programak lagunduko dizu:
- Kanpoko aholkularitza kontratatzen nazioartekotze-estrategia prestatzeko.
- Helmuga-herrialdean patenteak eta markak erregistratzeko kudeaketa-gastuak eta tasak ordaintzen.
- Helmuga-herrialdean eskatutako homologazio-gastuak eta atzerriko bezero handiek eskatzen dituzten ziurtagiriak ordaintzen.
- Paper zientifikoak argitaratzearen ondoriozko gastuak, sortzen ari diren enpresentzat bakarrik (startupak).
- Nazioarteko edo nazioarteko izaera duten estatuko azoketan erakusketari gisa parte hartzea.
- Bisitari bezala parte hartzen nazioarteko kongresu, foro espezializatu eta azoketan.
- Prospekzio-bidaietako eta alderantzizko misioetako garraio eta ostatu gastuei aurre egitea prospekzio-bidaietan eta alderantzizko misioetan.
- Katalogoak edo kartelak egiten, webguneak garatzen eta nazioarteko merkatura egokitzen.
- Produktua/zerbitzua merkaturatzeko beharrezkoak diren materialak sortzea eta publizitate-espazioak kontratatzea bitarteko sektorialetan edo digitaletan.
- Produktu edo zerbitzuen aurkezpenak eta aldi baterako erakusketak egiten helmuga-herrialdeko merkataritza-guneetako corner-etan.
- Harreman publikoetako edo komunikazioko agentziak kontratatzen nazioarteko merkatura zabaltzeko .
- Nazioarteko sustapenerako formatu birtual berriak garatzea.
- Iraunkortasun-txostenak egiteko kanpo-aholkularitza kontratatzea, enpresak helmugako herrialdean duen eragina aztertzeko.
- Atzerriko ezarpen produktibo eta komertzialekin lotutako lehen urteko alokairu eta hornidurako gastuak ordaintzen.
- Nazioartekotze-lanetan parte artuko duten langileen hautaketa-prozesuarekin lotutako gastuak ordaintzen.
- Merkatuetan sartzeko beharrezkoak diren sustapen-ekintzak edo ikerketak eta azterlanak egiten.
- Ezarpen-proiektu potentzialen bideragarritasun-azterketak, eratze-gastuak, negozio-planak egiteko aholkularitzak, due diligence eta lotutako auditoretzak, eta lehen urtean ezartzeko beharrezkoak diren beste gastu batzuk.
Eskaera egiteko amaiera data: 2023/10/30