Energia eraginkortasunerako diru-laguntzak.

Energia eraginkortasunerako diru-laguntzak.

Energiaren Euskal Erakundeak, energia eraginkortasunerako diru-laguntzak indarrean ditu.

Enpresei zuzenduriko programa aipagarrienak ondorengoak dira:

a. Energia ekipoen eta instalazioen berritzea, enpresetan eta industrietan, adibidez, konpresoreak, galdarak, erregailuak, motorrak, labeak, ponpak, fluidoak (beroa eta hotza) banatzeko sistemetan isolamenduak, pabiloi eta eraikinetako barne-argiztapen sistemak, energia aldagaiak kontrolatzeko eta kudeatzeko sistemak, hondar-beroak aprobetxatzeko instalazioak, etab. Horien ordez eraginkortasun handiko teknologiak erabiltzen dituzten gailuak eta sistemak jarri behar dira. Atal honetan aipatutako jarduerek kostu lagungarriaren % 20ko diru laguntza izango dute.

b. Egungo eraikinen inguratzaile termikoaren energia-gaiberritzea, ohiko erabilera duten eta klimatizatuta dauden eraikinak; energia kontsumoan murrizketa nabarmena ekarri beharra dute. Atal honetan aipatutako jarduerek kostu lagungarriaren % 20ko diru laguntza izango dute.

c. Egungo argiztapen instalazioen berritzea, eta haien ordez eraginkortasun handiko teknologiak erabiltzen dituztenak jartzeko; energia kontsumoan murrizketa nabarmena ekarri beharra dute. Atal honetan aipatutako jarduerek kostu lagungarriaren % 20ko diru laguntza izango dute.

d. Energia eraginkortasun handiko baterako sorkuntza instalazio berriak, energia elektrikoa eta termikoa modu konbinatuan ekoizteko xedez. Atal honetan aipatutako jarduerek kostu lagungarriaren % 20ko diru laguntza izango dute.

e. Egungo eraikinetan energia instalazioen berritzea, eta haien ordez eraginkortasun handiko teknologiak erabiltzen dituztenak jartzeko: galdara-gelak, erregailuak, ponpak, fluidoak (beroa eta hotza) banatzeko sistemetan isolamenduak, energia aldagaiak kontrolatzeko eta kudeatzeko sistemak, etab. Atal honetan aipatutako jarduerek kostu lagungarriaren % 20ko diru laguntza izango dute.

f. Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz, bai industria alorreko manufaktura enpresetan (C taldea, CNAEren arabera), bai hirugarren alorreko eraikinetan. Atal honetan aipatutako jarduerek kostu lagungarriaren % 50eko diru laguntza izango dute.

Eskabideak aurkezteko epea 2014ko urriaren 31n edo aurrekontua amaitu arte izango da.

Programen informazio guztia www.eve.es webgunean ikusi daiteke.

 

Data

22 Uztaila 2014

Kategoria

Industria arloa