Enpresek ingurumena babesteko gauzatu ditzaketen inbertsioentzako diru-laguntzak

Enpresek ingurumena babesteko gauzatu ditzaketen inbertsioentzako diru-laguntzak

Enpresek ingurumena babesteko gauzatu ditzaketen inbertsioentzako diru-laguntzaren deialdia argitaratu da.

Ondorengo proiektuak izango dira diruz-lagunduak:

a) Indarrean diren ingurumen-babeserako arauak gainditzera bideratutako inbertsioen aurretik egin beharreko ingurumen bideragarritasuneko eta bideragarritasun teknikoko azterketak egiteko laguntzak. Lerro horren barruan diruz lagunduko dira, besteak beste:

b) Enpresa onuradunari aplikatzekoak diren arauak gainditzen dituen mailako ingurumen-babesa lortzera bideratutako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, edo, aplikatzeko araurik egon ezean, ingurumenaren babesa hobetzekoak diren laguntzak. Hain zuzen ere, deialdi honetan, anima­lienak ez diren errausketa-labeetan sortutako emisio atmosferikoak gutxitzera eta/edo tratatzera bideratutako ekipoetan egiten diren inbertsioak bakarrik lagunduko dira diruz.

c) Ingurumenaren alorreko kanpo aholkularitzako zerbitzuen kanpoko kostuak finantzatzeko ETEentzako laguntzak.

Eskaerak aurkezteko epea 2014ko urriaren 2an amaitzen da. Ez dira diruz lagunduko dagokion eskaera aurkez­tu aurretik hasitako inbertsioen proiektuak.

Ondorengo estekan diru-laguntza deialdiaren informazio guztia aurkitu dezakezue.

 

pdf Pdf-a jeitsi (250 KB)

Data

02 Iraila 2014

Kategoria

Industria arloa