Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Sailetik "RENOVE MAQUINARIA" programa onartu da, makina industrial berrietan egindako inbertsioak sustatzeko produkzio ekipamenduen modernizazio maila handitzeko eta, era berean, ekipamendu horiek segurtasun eta lan osasunerako arauetara egokitzeko.

BETE BEHARREKO ZEHAZTAPEN ETA EZAUGARRIAK:

- Makineria berriaren erosketa-prezioa, gutxienez, 70.000 eurokoa (BEZa barne) izan beharko da, eta erakunde eskatzailearen ustiapen ekonomikoaren barruan, produkzio-prozesuari lotuta egongo da.

- Makineria berria 2015eko urtarrilaren 1etik eta azaroaren 12ra bitartean erosi beharko da.

LAGUNTZEN MODALITATEAK ETA ZENBATEKOAK:

Programa honen xede diren laguntzak gastu hautagarrien % 15eko diru-laguntzak izango dira, makina berriak erosteko direla egiaztatu ondoren, eta gehienez ere 70.000 euro emango dira erositako makina berri bakoitzeko, eta 100.000 euro, gehienez, enpresa eta urte bakoitzeko.

LAGUNTZEN INDARRALDIA:

Programa hau indarrean egongo da urtarrilaren 20tik 2015eko azaroaren 12ra bitartean, betiere, egun hori baino lehen aurrekontu-funtsak agortzen ez badira.

 

Informazio gehiago