Goieki Bilbao Marine Energy Week-en

BMEW goitik 800

Goiekik urteak daramatza zaintza teknologikoa energia arloan burutzen. Honen ondorio bezala, Energiako Klusterreko bazkide da.

Orain bi aste, Bilbon, Bilbao Marine Energy Week astea ospatu zen, Europa mailan antolatzen den energiari buruzko jardunaldi garrantzitsuenetariko bat.

Honako hau izan zen jardunaldiaren egitaraua:

asteartea, 2015eko apirilak 21 
- Itsas energia eolikoaz jardunaldia

asteazkena, 2015eko apirilak 22
- Bimep day

osteguna, 2015eko apirilak 23
- Itsas energiaz jardunaldia

ostirala, 2015eko apirilak 24
- Bisita teknikoak

Ondorio nagusitzat sektorean dagoen baikortasuna azpimarratzekoa da. Orain bi urteko Bilbao Marine Energy Week-en agertu zirena baino baikorrago agertzen dira sektore agente ezberdinak.

Hala ere, erronka nagusitzat kostuak jaitsi beharra agertzen da. Adibidez, onshore-ko energia eolikoaren kostuen %90-a generadorearen kostua da. Offshore eolikoaren kasuan berriz, kostuaren %30-a soilik da generadorearen kostua, instalakuntzak eta mantenuak pisu handia dutelarik. Kostu hauek optimizatzea, merkatuko enpresa handien eta balio kate osoaren arteko elkarlanaren bitartez lortzea aurreikusten da.

Azkenik, Euskal Herrian badaude bi esperientzia pilotu itsas energiaren inguruan. Bata, BIMEP, Armintzan kokatzen da eta sektoreko gailu eta generadore ezberdinen frogak eta ikerketak egiteko zentro bat da.

Bestea, olatuen bidez energia elektrikoa sortzeko Mutrikuko planta da. Bertan, jada, 16 turbina daude olatuen bidez energia sortzen.

 

Data

05 Maiatza 2015

Kategoria

Industria arloa