Mauritania, aukeraz beteriko herrialdea

MAURITANIA web

Nouakchott-en (Mauritania) kokatuta dagoen  International Business enpresak, eta herrialde afrikarrean suerta litezken beharrak ikuskatzen dituenak, Goierri bisitatu du uztailaren 20tik 24ra, eskualdeko hainbat enpresa bisitatu eta ezagutzeko asmoz. 

 

Bisita hau irailean Mauritaniara burutuko den misioa antolatu asmoz burutu da eta hara bidaia burutzeak bertako enpresei sarrera erraztuko diela aurreikusten da. 

Mauritania era askotako aukerak eskaintzen dituen herrialdea da,  besteak beste lehengaien kanteren esplotazioan, zein tren eta arrantza portuen arloetan. Potentzial handia du eta orain arte ez da baliabide ekonomikorik izan bertan esplotazioarik burutzeko aukerarik izan. Mauritania herrialde ezezaguna eta ia ahaztua bada ere, ez dago horren hurruti eta aukera interesgarriak aurkezten ditu. 

Data

30 Uztaila 2015

Kategoria

Industria arloa