Zientzia eta Teknologian Inbertsioak egiteko Programa

dirulaguntzak

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunsailak eta Ogasun eta Finantza sailak, Euskal Autonomia Erkidegoan Zientzia eta Teknologian Inbertsioak egiteko programa jarri dute martxan. Programa honen helburua, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden enpresetan zientzia eta teknologia azpiegituretan nahiz ekipamenduetan inbertsioak bultzatzea da, arrisku finantzarako sarbidea izanik azken onuradunei kredituak emanez. Programa honetan jasotako finantzaketaren erakunde onuradunak izango dira alde batetik, Zientzia eta teknologia inbertsioen proiektuak egiten dituzten enpresa txiki, ertain eta handiak, betiere horien helburua balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuetan eginiko ikerketen emaitzak aldatzea bada eta bestetik trakzio-enpresa handiek ere eskuratu ahal izango dituzte, teknologia eta berrikuntza adierazle altuetan oinarrituta, finantzaketa emateko eskumena duen organoak proiektu estrategikotzat jotzen baditu.

Informazio gehiago

Data

13 Urtarrila 2016

Kategoria

Industria arloa