Ederfil Becker-ek 4 milioi euro inbertitu ditu bere instalakuntzak zabaltzen

cabecera index 1

Eroale elektrikoen fabrikazio eta komertzializazioan espezializatutako Ederfil Becker gipuzkoar kooperatibak, lau milioi euro inbertitu ditu, Gipuzkoako Alegia udalerrian kokatutako fabrika handitu eta birmoldatzeko.

Enpresak gainera fabrikazio ekipo berriak eskuratu ditu, %10ean instalatutako ekoizpen- gaitasuna areagotzea esperoz.

Konpainiak gainera, bost lerro bertikal berri instalatu ditu kobrezko eta aluminiozko hariak trefilatu eta esmaltatzeko, eta beste lau horizontal, ekoizpena areagotzeko helburuarekin.

Azken bost urteetan, Ederfil Becker-ek 20 milioi eurora arteko inbertsioa egin du ekipamendu produktiboetan. Estrategia honi, konpainiak profil teknikoa duten langileak bereganatzea gehitu behar zaio, jardueraren eraginkortasuna areagotzea suposatzen duelarik.

2015ean, Ederfil Becker-ek 135 milioi euroko salmentak lortu zituen eta horietako %80 baino gehiago nazioarteko merkatutakoak.

Iturria: SPRI.EUS

Data

01 Otsaila 2016

Kategoria

Industria arloa