Skip to main content

CAF-ek merkantziak eta pertsonak garraiatzeko baimena lortu du

08imagen 1

CAF euskal tren-konpainia, Espainian bidaiari eta merkantzien garraiorako operadore lizentzia lortu du, 2020rako aurreikusitako sektorearen liberalizazio prozesuaren testuinguruan kokatzen den pausua. Lizentzia honen emakidarekin, Beasaingo taldea, Espainiako Sustapen Ministerioak ematen duen bidaiari eta merkantzientzako operadore baimena eskuratzen duen lehen tren-fabrikatzaile bihurtzen da. Cosntrucciones y Auxiliar de Ferrocarriles-i emandako baimenak, euskal konpainiak Mexikon lortutako esperientzia du aurrekari, herrialde honen hiriburuko metro sarearen trazadurako zati baten lan egiten baitu.

 

Gaurdaino, Acciona, ACS, Air Nostrum, Alsa, Avanza, Ferrovial edo Globalia bezalako enpresek operadore lizentzia eskuratu dute.

Fabrikatzaileak 2015eko ekitaldia 1.283 milioi euroko negozio zifra garbiarekin itxi zuen, 2014 ekitaldiko 1.447 milioi euroren aurrean. Enpresak, atzerakada horren muina, zenbait lanen egikaritzearen aurreratze geldoago baten eta brasildar errealaren debaluazio efektuan funtsatzen du. Enpresaren eskabide-zorroa 4.869 milioi eurora heldu zen 2015 urte bukaeran. Balio horren %80a esportazioei dagokio.


ITURRIA: SPRI.EUS

Data

07 Martxoa 2016

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00