Elkarlanean, Goierritik sektore berrietara

empleos

Enplegu estrategikoak proiektua landu da Goierrin, perfil profesional berriak identifikatuz, eskualdeko enpresak sektore estrategikoetara dibertsifikatzeko asmoz.

 

PROIEKTUAREN JATORRIA

Goierriko jarduera ekonomiko nagusia industria sektorean oinarritzen da. Gaur egun, enpleguaren %55a sektore industrialean biltzen da.

Gure eskualdean erabat internazionalizatuta dauden 12 enpresa traktore ditugu baina Goierriko enpresa industrial gehienak ETEak edo mikroenpresak dira eta oso sektore helduetan ari direnez lanean, krisiaren eragina oso nabarmena da enpresa hauetan.

Horregatik, lana mantendu eta lanpostu berriak sortu nahi badira sektore honetan, sektore estrategiko/emergenteetara dibertsifikatzea beharrezkoa da.

HELBURUA

Eskualdeko enplegu industriala mantendu eta lanpostu berriak sortu ETE eta mikroenpresen lehiakortasuna hobetuz. Horretarako beharrezkoa da enpresa hauek sektore emergenteetara dibertsifikatzea.

PROIEKTUAREN ARDATZAK

1.Enpresen teknologien eta konpetentzien identifikazioa

Ardatz honen helburua, eskualdeko enpresa industrialen teknologia, ezagutza eta aktiboak (makinaria, pertsonak, patenteak, ziurtagiriak, etab. ) identifikatzea da. Informazio honekin jakin ahalko dugu zein sektoreetara ahalko duten dibertsifikatu enplegua mantendu edo lanpostu berriak sortu ahal izateko. Horretarako eskualdeko enpresa industrial guztiak ari gara bisitatzen. Informazio guzti honekin katalogo sektorial bat garatuko da non enpresa traktore eta subkontratisten informazioa jasoko den.

2.Perfil profesional berrien identifikazioa

Goiekiko zaintza sistema teknologikoaren bitartez, eskualdeko enpresa industrialei balio erantsi handiko informazioa eskaintzen zaie jarduera industriala negozio berrietara dibertsifikatu ahal izateko edo sektore emergenteetan enpresa berriak sortzeko. Zaintza sistemari esker lortzen den informazioarekin, eskualdeko enpresa industrialentzat interesgarria izan daitezkeen boletinak prestatzen dira. Jarduera honen helburua, eskualdeko enpresei balio erantsi handiko informazioa eskaintzea da.

3.Esperientzia pilotoa

Ardatz honen helburua, enpresa berri baten sorkuntza da energia berritzaileen sektorean enpresen arteko kolaborazioaren bitartez. Goiekin planteatutako estrategietako bat sektore emergente berrien eta nazioarteko merkatuen esplorazioa da. Honela, Transbiaga, S.L-k energia eolikoan duen esperientzia kontuan izanda, sektore hau ezagutu eta eskualdeko enpresa industrialetara gerturatzeko aukera dugu. Transbiagak dituen ezagutza eta kontaktuak oso lagungarriak izaten ari dira eskualdeko enpresa txikiek energia eolikoaren inguruan proiektuak garatzen hasi ahal izateko.

 

LOGO EMPLEOS ESTRATÉGICOS 1

Data

10 Martxoa 2016

Kategoria

Industria arloa