Get Goierri Estatu Batuetan izan da Transbiagak herrialdean lortutako lehenengo kontratuarekin batera

transbiaga eolico

"Gure enpresarentzat une gogoangarrian gaude eta ilusio handiz lantzen ari garen erronka hau oso garrantzitsua da guretzat" adierazi du enpresa goierritar honetako persidente den Jon Usabiagak. 

 

Araman kokatutako enpresak haize errota parkeen garraio eta muntaketara du bideratuta bere jarduera eta Estatu Batuetan eskaera bat lortu dute estreinakoz.

"Transbiagaren amerikar merkatuarekiko apostu estrategiko honetan aurrera pauso handia da, nahiz eta iada baditugun filialak Uruguay, Txile, Dominikar Errepublika, Peru, Honduras, Guatemala, Nikaragua, Mexiko eta Brasilen" azaldu du Jon Usabiagak.

Oraingoan Chicagon izan gara, Transbiagak lortu duen kontratuaren xehetasunak isten, 2016an zehar lanean hastea aurreikusten baitute Texas-ko estatuan eraikiko duten haize errota parke honetan. San Roman-go parkea, Cameron konderrian kokatua, AW3000 modeloko 31 haize-sorgailuz osatuko da eta Transbiaga enpresako 100 pertsonarentzako lana ekarriko du. 

Goiekiko zuzendari den Iker Galparsorok bidaia honetan lagundu die Isidro Usabiaga eta Jon Usabiagari, hurrenez hurren enpresako Zuzendari tekniko eta presidenteari, Get Goierri Basque Country marka eta lankidetza sare guztia aurkezteko helburuarekin. Goierrik 220 enpresa industrialez osaturiko ehun industriala du, Acciona Energy USA enpresak dituen beharrei soluzio integralak emateko gai dena. Enpresa traktore eta ETEen arteko lankidetza Get Goierri azken urteetan burutzen ari den estrategietako bat da izan eta Transbiaga enpresa traktoreen artean aktiboen lan egiten ari denetariko bat da, bailarako hainbat enpresa txikiri haize erroten sektorean sartzea ahalbidetu dielarik. 

Acciona Energy USA-ren egoitza nagusian, Chicagon, izan zen bilera eta enpresako Presidenteorde den Kim Smith Andereak zuzendu zuen, Carlos Campos, Proiektuaren Zuzendariaren eskutik. "Estatu Batuetako haize erroten sektoreko aurreikuspenak izugarriak dira eta garapen handia aurreikusten da datozen 5 urteetan" Kim Smith Anderearen arabera.  

4 orduko bileraren amaieran "merkatu zabal bateko ateak ireki dizkigutela eta bertan lehiakorrak izatera iristeko lan asko egin beharko dugula eta gure prozesu guztietan hobekuntzak bilatzera eramango gaituela argi geratu zaigu" adierazi zuen Isido Usabiagak, Transbiagak egun garatzen dituen proiektuen arduradun teknikoak.

Get Goierri Basque Country-tik negozio aukera berriak bilatzeko apostuarekin jarraituko dugu, baita sektore eta merkatu berrietan, eskualdeko ehun produktiboa dibertsifikatze aldera, Goierriko enplegu industriala mantendu ahal izateko. 

Data

06 Maiatza 2016

Kategoria

Industria arloa