Skip to main content

Txileko enpresen bisita Goierrira

IMG 0374 iloveimg resized

Goiekik hainbat urte daramatza eskualdeko enpresa industrialen lehiakortasun estrategian lanean. Bide horretan, enpresen nazioartekotzea bultzatzeko ildoan, 2015 bukaeran hiru enpresekin Txilera misio bat burutu zen, herrialdeko errealitatea ezagutu, enpresen gaitasunak ikusi eta negozio aukerak identifikatu asmoz. 

Misio horren ondotik harremanak estutu eta proiektuak mahai gainean jarri badira ere, pauso bat haratago joateko beharra zegoen eta helburu horrekin sektore metal-mekanikoko sei enpresen bisita jaso dugu Goierrin. Misio honetan Goierriko hamaika enpresa bisitatu dituzte, Goiekiren eskutik eta bide batez Goiekitik lankidetza nola garatzen dugun azaldu zaie. Eskualdeko enpresak erakutsi zaizkie, hauen teknologia eta lan egiteko erak azalduaz. Txile eta Goierriko enpresen arteko lankidetza aukera desberdinez hitz egin da, hauen arteko lankidetza piskanaka landuz joango direlarik enpresak. 

 

Data

27 Urria 2016

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00