Skip to main content

Industria 4.0rako lurra ereiten Goierrin

140414 man whanwhanai industria4.0 blog iloveimg resized

Industria Foroak eskualdean Industria 4.0rako trantsizioa erraztuko duen lurralde antolamendu, gaitasunak eta baldintzak sortzeko konpromisoa hartu du.

 Goierriko jarduera industriala iraultza digitalaren trenera igotzeko bidean eskualdeko bidaide izatea. Hori izan da Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza duen eta Orkestrako ikertzaileek Goiekirekin batera fazilitatzen duten Industria Foroak definituriko jomuga.

Erronka horri aurre egiteko definitutako ekintza lerroak hiru izan dira:

  1. Pertsonen gaitasunen garapenean lanketa: esaterako enpresetan manufaktura aurreratuko prozesuak bultzatuko dituzten pertsonekin teknologia zehatzen inguruko tailerrak (big data edo fabrikazikazio gehigarria kasu) edo ‘4.0’ perfilen analisia eta eskualdeko formazio eskaintzaren moldatzea
  2. Enpresetan Industria 4.0ko proiektu zehatzak txertatzea eta garatzea, enpresa txikiak barne.
  3. Gobernantza eredu berritzaile baten garapenean jardungo da foroa, eredu estatiko bat izan ordez, etengabe moldatzen doan prozesu bat baita gobernantza. Eragile politikoen papera aztertu eta adostea, esaterako, lehentasunen artean dago.

Azkeneko puntu hau foroaren hasieratik lantzen den gaia da, dena den. 2012an martxan ipini zenetik landutako ekintza lerro bat industria garapenerako giltzarritzat jotzen diren pertsonen zeharkako konpetentzien garapena izan da. Horretan, konpetentzia garapenetatik haratago, eskualdeko eragileen arteko harremantze eredu berriak sortzea ahalbidetu zen  gobernantza berri bat garatzen hasiz, alegia. Orkestraren fazilitazioak, ekintza-ikerketako gerturapenaz baliatuta, prozesu hori martxan jarri eta garatzea bilatzen du eta baita ezagutza akademikoan ekarpena egitea ere.

Beraz, Industria Foroaren helburua eskualdeko industria garapena gobernantza eredu berritzaile baten bitartez bultzatzea dela esan daiteke. Zer nahi den argi izan eta nola egingo den horretan berritzaile izatea alegia. Goieki eta Orkestraz gain, eskualdeko enpresek (Anpo, Orkli, Irizar, Hine, Praxair eta Indar), Lortekek, Goierri Goi Maila Eskolak (MU) eta Goierri Eskolak osatzen dute egun foroa, eta beste zenbait eragilek (beste enpresak, ikastetxeak, etab.) parte hartzen dute forotik irteten diren ekintza lerroetan. 

 

Data

09 Azaroa 2016

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00