Traktoreen Foroak enpresen bertaratze handia izan zuen

 

Foro de tractoras

Hilabete honetan urteroko Traktora Foroa ospatu da, bertan aurtengo urtean zehar burututako ekintzak azaldu eta datorren urterako erronkak definitu dira.

Goierriko ehun industrialaren Lankidetza Sarearen barruan, Traktoreen Foroa eskualdearen trakzio-lanak egiten dituzten enpresez osatuta dago. Sinergiak eta osagarritasunak bateratzen dira, gerora eskualdeko industriaren jasangarritasuna bermatuko duten ekintzak burutzeko. 

Foro honetan hamabi enpresak parte hartu dute, bailarako industriaren garapenaren inguruan era aktiboan parte hartu dutelarik foroan.

Data

25 Azaroa 2016

Kategoria

Industria arloa