Get Mexiko proiektuaren lehen misioa

mexiko Gamesa

Get Goierri Basque Country-k urteak daramatza Goierriko enpresen lehiakortasuna lantze.

Lan lerro estrategiko bat bai merkatu eta baita sektore berritzaileetara dibertsifikatzea da. Mexiko bere hazkunde eta sektore berritzaile kopuruagatik dago identifikaturik herrialde estrategiko bezala.

Gipuzkoako Foru Aldundiko programa batean aurkeztu da proiektu hau, Transbiaga enpresa traktore bezala duena eta Engitools eta Gune Mekanizatuak ETE bezala dituena, azken hauentzat, merkatu eta aukera azterketa bat egiteko helburuarekin. Urtebeteko proiektu bat eramango da aurrera Mexikoko enpresa batekin elkarlanean, Mexikon egon daitezkeen aukerak identifikatzeko haize energia, Oil&Gas, elebazioa, etab. bezalako sektoreetan.

Engitools elebazioko eta manipulaziorako utilaje ezberdinen diseinuan eta fabrikazioan espezializaturiko ingeniaritza bat da.

Gune Mekanizatuak tamaina ertaineko piezen mekanizazioan da aditua, Oil%Gas edo elebazioa bezalako sektoreetan.

Azkenik, Transbiagaren jarduera garraio berezia, parke eolikoen muntaia eta euren mantenua burutzea da.

Lehen misio komertziala burutu da. Bidai honetan energia eolikoko enpresa liderrekin egin dira bilerak, euren beharrak bertatik bertara ezagutzeko asmoz.

Beste hainbat enpresa euskaldun ere bisitatu dira, Eun Grupo besteak beste. Hauek ere beraien ikuspegia azaldu dute informazio baliotsua eskainiz.

 

Data

14 Abendua 2016

Kategoria

Industria arloa