Skip to main content

Big Data Tailerra

IMG 20161213 091239

IMG 20161213 115639

Industria Foroak 2016-2017rako aurreikusita zuen lan-lerro berri bat jarri du martxan: Industria 4.0-rako trantsizioa erraztuko duten teknologiei buruzko tailerrak ospatzea eskualdeko enpresa, Goierri Eskola, Goierri Goi Maila Eskola eta Goiekiko kideekin. Abenduaren 13an, Big Datari buruzko tailerra ospatu genuen eta Nem Solutions-neko Alberto Conde eta Savvy Data System-eko Fernando Sáenzek parte hartu zuten hizlari moduan.

Jardunaldiak askorako eman zigun, kontzeptu berriak barneratzeaz gain, horien inguruan hausnartzeko aukera ere izan baikenuen. Alde batetik, esan genezake, Big Data, errazlea den teknologia bat dela (‘tecnologia habilitadora’) eta enpresetan teknologia honen erabilerak, serbitizazioak eskatzen duen negozio ereduak eraldatzeko balioa izan dezakela. Hain zuzen, pertsonen kudeaketa (langileen formakuntza, perfil berrien sorrera...) eta produkzio prozesuen hobetzetik (kostuen murrizketa, produktibitatearen hobekuntza...) haratago, negozio ereduaren eraldaketa bi bideen bitartez lor daiteke:

  • Estrategia protekzionista: zure produktua mantendu eta zerbitzuren bat gehitzea, negozio eredua minimoki eraldatuta
  • Estrategia disruptiboa: Eraso estrategia bat sortzea litzateke, bezeroarekiko harremana zeharo aldatuz eta zerbitzuak produktuaren gainean ezarriz. Honek, bezero eta hornitzaile arteko harremana eraldatzea dakar eta negozio eredua guztiz eraldatzea (‘pago-por-uso’ edota emaitzetan oinarrituriko kontratuak eskatzen ditu besteak beste)

Goierri 4.0rako bidea hasi besterik ez dugu egin eta big datari buruzko tailerrak, bide horretan topatuko ditugun hainbat erronka azalerazi zituen. Aurrera egiteko bidean, hurrengo tailerra urtarrilak 12an izango dugu fabrikazio gehigarriari (fabricación aditiva) buruz.

Data

20 Abendua 2016

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00