Skip to main content

Ekonomia Suspertzen laguntzeko "Produktuaren berrikuntza" Programa

idi image

Ekonomia Suspertzen laguntzeko «Produktuaren berrikuntza» programa

Produktu berrien merkaturatzea azkartzeko diru laguntzak, horretarako hainbat alderdi babestuz: teknologiak eta produktuak eraldatzen laguntzea, merkaturatu aurreko prototipo fasea, edo merkatuaren beharretara egokitzen den industriara bideratzeko moduko produktua izatea.
Proiektuak gutxienez 10.000 euro izango ditu diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuan. Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien kasuan, gutxieneko zenbateko hori 5.000 euro izango da.

Merkaturatze aurreko fasean dauden produktuak, modurik hoberenean merkaturatzeko oraindik garatzeko edota egokitzeko beharra dutenak, industriaratzeko proiektuak. Baldintza hautakoren bat bete beharko dute:
- I+G+b jarduerak, produktu berria garatzen bukatzeko: industria diseinua, produktuaren ingeniaritza, prototipoa balioztatzea eta berriz diseinatzea...
- I+G+b jarduerak, produktu berria industriaratzeko: industriaratze azterketa; ekoizpen bide berrien garapena; material, molde edo tresna berrien azterketa...
- I+G+b jarduerak, produktu berria merkaturatzeko: patentagarritasuna, balioztatzea eta homologazioa, jabetza industriala eta patentea...

Diru laguntzaren xede diren produktuek berritzaileak izan beharko dute, eta hori ziurtatzeko, aurreko faseetan produktua garatzeko babes publiko esanguratsua jaso dela egiaztatu beharko da.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak: barruko langileria eta azpikontratazioak (4. oinarrian zehazten direnak)

pdf Ekonomia Suspertzen laguntzeko "Produktuaren berrikuntza" programa 2017 (77 KB)

Data

03 Maiatza 2017

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00