Skip to main content

Hazitek 2018 Programa

pdf Hazitek 2018 Programa (145 KB)

idi image

Laguntza-erregimen hau itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematean datza Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia arloan bezala estrategia arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, bai eta 2020rako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio esparruetan ere.

 

Diruz laguntzeko moduko proiektuak

Izaera lehiakorreko I+G proiektutzat joko dira ikerkuntza industrial eta garapen esperimentaleko proiektu-tipologia hauek:
Produktu berriak garatzeko proiektuak.
Zientzian eta teknologian oinarritutako enpresa berriak sortzeko proiektuak.

Izaera lehiakorreko I+G proiektuentzako laguntzak jaso nahi dituzten proiektuek I+G+B jarduera-multzo koherentea azaldu beharko dute, produktu originalak eta existitzen direnak baino hobeak garatzera argiro bideratuak. Horien helburua merkatuaren eta gizartearen eskaria hobeto asetzea izan behar da, edo merkatura daitekeen ezagutza erabili edo sortzera argiro egon behar dira bideraturik, honako elementu hauek uztartzen dituzten enpresak sortzeko asmoarekin:
Ezagutza zientifiko edo teknologiko maila altua eskatzen duten produktu eta zerbitzuekin zerikusia duten jarduera edo komertzioaren garapena.
I+G+B jarduera ugariren garapena.
Jabetza intelektualari buruzko eskubideen erabilera, bai enpresak berak sortuak, bai negozioko gako-abantaila lehiakortzat esklusibotasun-lizentzien bitartez eskuratuak.
Enpresaren garapenean, goi-mailako prestakuntza zientifiko eta teknologikoa duen langileriaren partaidetza aktiboa.

Ez dira «proiektu berriak garatzeko proiektutzat» hartuko lehendik dauden produktuak hobetzeko proiektuak edo produktua berritzat jotzeko moduko berrikuntza-mailarik ez daukatenak. Ez dute diru-laguntzarik jasoko produktuen, ekoizpen-lerro eta -prozesuen, existitzen diren zerbitzuen eta beste operazio arrunt batzuen ohiko edo aldizkako aldaketa normalek, aldaketa horiek hobekuntzak ekar baditzakete ere.

Sektore estrategikoetako ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak.

Diruz lagundu ahal izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planeko espezializazio-esparruetan jasotako izaera estrategikoko ikerkuntza industrial eta garapen esperimentaleko proiektuak. Proiektu horiek, teknologia- eta berrikuntza-esparruetako ikerkuntza eta garapenean, sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza sustatu behar izango dute, Euskadiko ekonomian trakzio-efektua eraginez eta ETEen esku-hartzeari eta 2020 Ostertza Programari mesede eginez (http://www.eshorizonte2020.es/).

Diruz lagunduko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planeko espezializazio-esparruetan ezarritako izaera estrategikoko ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei dagozkien I+G+B jarduerak. Produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarriak sortzera bideratu beharko dira jarduera horiek, eta izaera estrategikoko teknologia berriak integratu beharko dituzte, bai eta patente berriak sortu eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak integratu ere. Hori guztia lanpostuak sortzera eta euskal enpresa-ehundura dibertsifikatzera bideraturik egon beharko da, bai eta enpresa-lehiakortasuna hobetzera ere.

pdf Hazitek 2018 Programa (145 KB)

Data

08 Urtarrila 2018

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00