Adimen Lehiakorran sentsibilizazio jardunaldia Goierri Valley-ko enpresentzat

Antena Sentsibilizazioa

Goierri Valley-k lehenetsitako erronken artean eta “Antena” ekimenaren barruan, Adimen Lehiakorra zertan datza eta ETE-ei zer eskaini dezakeen ezagutzara emateko sentsibilizazio jardunaldi informatibo bat antolatu da.


Adimen Lehiakorrak aukerak identifikatzea eta erabakiak informazio hobearekin hartzea ahalbidetzen du, horrela arriskuak gutxitu eta enpresaren lehiakortasuna hobetuz. Etengabe enpresarentzako informazio garrantzitsua jaso eta ikertzean datza gero enpresaren erabakitze prozesuetan barneratzeko. Historikoki enpresa askotan eman den ekintza bat da, baina egungo egoera eta edozein motatako informazioa jasotzeko dugun aukera ezberdin handiak kontutan izanda, prozesua modu egituratu eta metodiko batean egitea komeni da.
Adimen Lehiakorra enpresaren kudeaketan modu egokian ezartzeko gako nagusiak zeintzuk diren azaltzeaz gain, lan eredu honek enpresa ezberdinetan izan dituen arrakasta adibideak eman dira jardunaldian.
Sentsibilizazio jardunaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten duen proiektuaren lehen fasea da, non Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programan oinarritzen da. Ondorengo asteetan hainbat ekintzen bitartez Goierrin adimena lantzen jarraitzeko aukera izango da eta enpresa txiki eta ertainen sentsibilizaziotik eskualdearen lehiakortasuna emango da.

0 departamentos sin direccion 32

Data

26 Otsaila 2018

Kategoria

Industria arloa