Industria arloa

Interlehian R

Munduko ekonomia aldatzen ari da, eta aldaketa horien abiadurak ziurgabetasun handia sortzen du. Ekonomiaren globalizazioak edo herrialde industrializatu berrien gorakadak erreferentziazko esparru berri bat sortu dute, eta enpresak esparru horretan jardun behar dira. Gure enpresek, tradizioz, batez ere merkatu estatala izan dute xede, eta merkatu hori, orain,suspertzen ari da pixkanaka, denbora luzez geldirik egon ondoren. Hori guztia dela-eta, nazioartekoagoa eta konplexuagoa den testuinguru horretan, geroz eta ugariagoak dira internazionalizazio prozesuei ekiten dieten enpresa txikiak. Enpresa horientzat, askotan, zaila izaten da merkatuak ezagutzea eta geroz eta konplexuagoak diren eragiketa internazionaletan parte hartzea.

Gehiago irakurri...

workplace 1245776 640

Eusko Jaurlaritzak 10 eta 150 langile bitarteko enpresetan berdintasun arloko diagnosi eta berdintasun planak egiteko kontsultore homologatuak kontratatzeko diru laguntzen programa publikatu du. Honek, kostuaren %50 arteko laguntza emango du, gehieneko kopurua 10.000€.

2020ko otsailaren 7an bukatuko da eskaera aurkezteko epea. 

Informaio gehiago: http://www.euskadi.eus/2020/empresas/web01-tramite/es/

IMG 2366 1

Martxan da Innobasque-ren Hazinnova programa. Atzo egin zen programaren aurkezpena NBF eraikinean eta programa berezi honetan parte hartu dezaketen enpresetako batzuk bertaratu ziren programaren inguruko xehetasunak entzutera.

Programa berezia da HAZINNOVA, berrikuntza ez teknologikoko proiektuak bultzatzen dituelako. Hain zuzen ere, aholkularitzako 50 orduko dedikazioa finantzatzen du jarraian agertzen diren enpresaren 8 esparrutan:

  • Ekonomiko-finantzarioa
  • Pertsonak
  • Ekoizpena
  • Bezeroak
  • Logistika
  • Merkatu berriak
  • Barruko prozesuak
  • Markak eta diseinuak

Diru laguntza hauen onuradun izateko bete beharreko hainbat ezaugarri daude. Egin klik hemen eta informatu zaitez! Ez galdu aukera!