Industria arloa

BasqueIndustry 4.0 2015

Pasa den urriaren 14an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunerako sailak eta SPRIk antolatutako Basque Industry 4.0 jardunaldian izateko aukera izan genuen. Jardunaldi honek Industria 4.0 gaiaren inguruan sakontzeko aukera eman zuen, moda bat baino gehiago izatetik errealitate bat bihurtzeko zantzuak dituelako alde batetik eta Eusko Jaurlaritza eta euskal enpresak apostu sendoa egiten ari direlako bestetik.

Jardunaldian zehar, besteak beste, Goierriko bi enpresen kasuak ikusteko aukera izan genuen, ORKLI eta IRIZAR.

Informazio gehiago

 

 

dirulaguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta zehatzago esanda, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, gizarte-iraunkortasuna (gizarte-kohesioa), iraunkortasun ekonomikoa (berrikuntza eta lehiakortasuna) eta ingurumen-iraunkortasuna bateratuko dituen oinarri batean nahi du euskal gizartea finkatu.

Lehiakortasuna bultzatzeko, enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk garatu eta dimentsio egokia lortzeko (merkatuei erantzuteko ahalmena) deialdia argitaratu du.

Enpresen arteko lankidetza sustatzeko programa

ACORN1

ACORN (Advanced Coatings for Offshore Renewable Energy) korrosioaren eta fouling-aren aurkako azterketa burutzeko proiektu Europar bat da. Bertan partehartzaileak CTC, TWI, Göteborg-eko unibertsitaea, Wave Dragon, Tocardo Tidal Turbines, Alphatek Hyperformance Coatings Limited eta DEGIMA dira.

Gehiago irakurri...