Programa honen xedea da Gipuzkoako enpresen eraldaketa sustatzea, beraien jarduera Smart Mobility Industry kontzeptuarekin erlazionatutako negozio-hobi berrietara bideratzeko, bereziki Elektromugikortasun, energia biltegiratze eta ibilgailu autonomoarekin erlazionaturiko jarduera sektoreetan.
Industria Arloa
Industria arloa
Gipuzkoa Industria 4.0: produktuen eta zerbitzuen garapena
Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren merkatura zuzentzen diren produktu, teknologia edo aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak. Proiektuak garapen esperimentaleko kategorian sartuko dira, kontuan hartuta Europar Batzordeak definitzen duena, hain zuzen, diru laguntza programa honen araudiaren 1. oinarrian azaltzen dena.
Internazionalizazio programa
Munduko ekonomia aldatzen ari da, eta aldaketa horien abiadurak ziurgabetasun handia sortzen du. Ekonomiaren globalizazioak edo herrialde industrializatu berrien gorakadak erreferentziazko esparru berri bat sortu dute, eta enpresak esparru horretan jardun behar dira. Gure enpresek, tradizioz, batez ere merkatu estatala izan dute xede, eta merkatu hori, orain,suspertzen ari da pixkanaka, denbora luzez geldirik egon ondoren. Hori guztia dela-eta, nazioartekoagoa eta konplexuagoa den testuinguru horretan, geroz eta ugariagoak dira internazionalizazio prozesuei ekiten dieten enpresa txikiak. Enpresa horientzat, askotan, zaila izaten da merkatuak ezagutzea eta geroz eta konplexuagoak diren eragiketa internazionaletan parte hartzea. Leer más
Horretarako, gure lurraldeko enpresak atzerrira zabaltzea bultzatuko da, negozioa haztea eta sendotzea, eta nazioarteko merkatuetara hurbiltzea, eta baita ere kanpoan gehiengoko partaidetzarekin filialak sortzea, zabaltzea eta erostea.
Dirulaguntza lerroak:
-Produktu berriak nazioartean merkaturatzea. Gipuzkoako enpresek garatutako produktu berriak nazioartean merkaturatzeko ekintzak sustatzea eta bultzatzea.
pdf Internazionalizazio programa_Produktu berriak (93 KB)
-Atzerriko ezarpen produktiboak eta komertzialak. Produkzio eta merkataritza ezarpenak sustatzea, internazionalizazioaren potentziala aprobetxatuz enpresa-lehiakortasunaren palanka gisa.
Ekonomia suspertzeko "Bonu teknologikoak"
Dirulaguntza hauen helburua da berrikuntza sustatzea Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetan, 4.0 Fabrikazio Aurreratuko eta Industriako eredua txertatu dezaten edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenean zehaztutako apustu estrategiakoak gauzatu dezaten eta beren posizionamendu teknologikoa hobetu dezaten, “bonu teknologikoak” emanez.
Goieki GO Mobility azokan eta bailararen mugikortasunarekin konpromezua
Goieki Irungo Ficoban izandako Go Mobility feriaren lehen edizioan izan da pasa den astean.