Goieki izango da Global Innovation Day 2018 ekimenaren erakunde laguntzaileetako bat. Aurten, ETE-ei egungo beharren araberako irtenbide berritzaileak eskaintzen oinarrituko da, baina haien etorkizuna bermatuko duten erronka berriei aurre egiteko inspirazio-iturri ere bihurtu nahi du.
Industria Arloa
Industria arloa
Internazionalizazio programa: Atzerrian ezarpena
Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresen atzerriko produkzio eta komertzial ezarpenak sustatzea eta bultzatzea.
Goierri Valley estrainekoz Hannover Messen
Goierri Valley-k Hannover Messe azokan parte hartu du stand-arekin. Mundu mailan industria sektoreko azoka garrantzitsuena da, aurtengoan 5.800 erakusle eta 210.000 profesional jaso dituena. Horrez gain, azken urteetan Industria 4.0 gaietan erreferente bilakatu da. Stand-ean zortzi enpresa izan dira: GetSubsea, GH Cranes, Gune, Hine, Indar, Jaso, Leberri eta Ogei.
Internazionalizazio programa: produktu berrien merkaturatzea
Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresek egiten dituzten produktu berriak saltzeko eta nazioartean merkaturatzeko ekintzak sustatzea.
Innobideak Programa 2018
Innobideak estrategia eta bere 4 programak
SPRIko Berrikuntza Arloa lanean ari da Eusko Jaurlaritzaren politikak martxan jartzeko, helburutzat harturik berrikuntzaren kultura sustatzea Euskadiko enpresa-sarean.
Eusko Jaurlaritzako Innobideak Estrategiak beren lehiakortasuna hobetzen laguntzen die euskal enpresei, berrikuntza ez-teknologikoa eta pertsonen parte-hartzea babestuz, kudeaketa aurreratua bultzatuz eta antolakundeen barruan bikaintasuna bilatuz.