Industria arloa

Imagen Kudeabide redimensionado

 

Martxoaren 1ean zabaldu zen Innobideak - KUDEABIDE Programaren baitan Hasierako Kontrastea eta Proiektu Pilotuak (2A moduan deituak) aurkezteko epea. Programa honek euskal enpresen lehiakortasuna hobetze aldera, kudeaketa aurreratuaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen laguntzen die enpresei.

Hasierako Kontrastea enpresaren kudeaketari buruzko diagnostiko zehatza egitean datza, lehiakortasuna hobetzeko erabakiak hartzeko bide emango diona, EUSKALITeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua tresna bezala erabiliz.

Proiektu Pilotuak (2A) berriz, kudeaketa aurreratuko metodologiak praktikan aplikatzeko proiektuak egitea, hasierako kontrastean antzemandako kudeaketa-esparru batean edo gehiagotan trebatu ondoren; enpresaren lehiakortasuna hobetzen lagundu behar dute.

Informazio gehiago, http://www.kudeabide.com/index.aspx

auditorio parque redimensionado

 

Pasa den martxoaren 8an, SPRIk eta Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Parkean aurkeztu zituzten 2016an enpresen eskura jarriko dituzten dirulaguntzen zerrenda. Berri honetan jasotzen dira momentu honetan irikita dauden dirulaguntzen zerrenda eta oraindik publikatu gabe dauden dirulaguntzen zerrenda. Hauek hurrengo hilabeteetan argitaratuko dira. Dirulaguntzen xedearean arabera "Teknologia eta Berrikuntza", "Berrikuntza EZ Teknologikoa", "Ekintzailetasuna" eta "Finantziazioa"-ren arabera sailkatu daitezke.

Gehiago irakurri...

08imagen 1

CAF euskal tren-konpainia, Espainian bidaiari eta merkantzien garraiorako operadore lizentzia lortu du, 2020rako aurreikusitako sektorearen liberalizazio prozesuaren testuinguruan kokatzen den pausua. Lizentzia honen emakidarekin, Beasaingo taldea, Espainiako Sustapen Ministerioak ematen duen bidaiari eta merkantzientzako operadore baimena eskuratzen duen lehen tren-fabrikatzaile bihurtzen da. Cosntrucciones y Auxiliar de Ferrocarriles-i emandako baimenak, euskal konpainiak Mexikon lortutako esperientzia du aurrekari, herrialde honen hiriburuko metro sarearen trazadurako zati baten lan egiten baitu.

Gehiago irakurri...