Industria arloa

resized Icex Next

Icex Next ICEX España Esportazioa eta Inbertsioak programa da nazioartean hazi nahi duten Espainiako ETEentzat, eta proiektuaren fase guztietan laguntzen die.
Dirulaguntzen onuradun izan daitezke nazioarteko estrategia abiatu, finkatu edo birbideratu nahi duten ETEak izango dira.
Diru-laguntza jaso dezaketen gastu kontzeptuak bi multzotan sailkatzen dira:

  • 1. Multzoa: Aholkularitza pertsonalizatua ICEX Next. Aholkularitza pertsonalizatuko 50 orduko poltsa, nazioarteratzearen eta kanpoko lehiakortasunaren arloetan adituak diren aholkulariek eskainia.
  • 2. Multzoa: Nazioarteko prospekzio eta sustapen gastuak, kanpoko sare komertzialaren garapen gastuak, nazioarteko sailaren kontratazio gastuak. ICEXek kanpoko merkataritza-sarea eta langile-sarea sustatzeko, aztertzeko eta garatzeko gastuak laguntzen ditu, enpresek nazioarteko estrategia garatu eta ezarri ahal izan dezaten.

pdf ICEX Next_eu (541 KB)

pexels chevanon photography 1108101 1

Goiekik Goierri eskualdean abantaila lehiakorrak eraikitzera eta garatzera bideratutako lurraldearen eraldaketa sustatzeko Value ShARE proiektua burutu du. Helburu honi erantzuteko, Goierriko metal mekanika sektorearen balio katea aztertu, hainbat enpresa traktoreren begiradak partekatu, elkarlanean ETEak sendotzeko lanketa egin eta enpresen arteko sinergiak identifikatu dira.

resized image Renove Maqu

Industria-enpresek industriako makineria berria erosteko laguntzak ematea.
ETE industrialetako produkzio-ekipamenduek modernizazio-maila handia izatea, besteak beste, segurtasun arloko prestazioak eta ingurumenarekiko errespetua areagotzeko; izan ere, produktibitatea handituz, posible izango da lehiakortasuna ere handitzea.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

Diruz lagungarritzat joko da makineriaren erosketa, industria-enpresetako produkzio-ekipamenduak modernizatzera eta produktibitatea areagotzera bideratuta badago, horrela lehiakortasun-maila hobetzeko. Iraunkortasun-ildo berberari jarraikiz erosiko da makineria berria.

Makineria berriaren erosketa-kostua 70.000 euro izango da gutxienez (BEZik gabe), eta erakunde eskatzailearen ustiapen ekonomikoaren produkzio-prozesuari atxikita egon beharko da nahitaez. Halaber, enpresa onuradunari hornitu eta enpresan bertan instalatu beharko da.

Makineria berria oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta gero erosi beharko da, eta ezinbestean entregatu eta abiarazi beharko da eskaera aurkeztu eta hamabi hilabeteko epean.

Diruz lagundutako jarduera gisa ez dira onartuko produktuak, erakunde onuradunaren katalogoan badaude.

Erakunde onuradunak

Produkzio-ekipamenduak modernizatzera bideratutako makinera erosteko proiektuak aurkezten dituzten enpresa txiki eta ertain (ETE) industrialek jaso ahal izango dituzte deialdi honen xede diren dirulaguntzak, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • ETEak izatea, Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EB Gomendioan ezarritakoaren arabera –Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, L 124. zk, 2003/05/20, 0036-0041 or–.
  • Jarduera industrialeko zentro bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta bertan instalatzea/ezartzea erositako makineria.
  • Alta emanda egotea EAEko jarduera ekonomikoen gaineko zergaren dagokion epigrafe industrialean.

Informazio gehiago