Sustatzailearen gida
Nire ideia
-
Nire ideia
Ba al da nire ideiaren antzeko produktu edo zerbitzurik?
Ba al da nire ideia aurrera ateratzeko merkatu nahikorik?
Zein balio erantsi eskainiko dut?
Nortzuk dira nire lehiakideak?
Zein baliabide izango dira beharrezko?
Baliabide horiek lortzeko gai al naiz?
“Merkatuaren egoera eta lehiakidearekiko eskainiko dudan balio erantsiaren inguruko ezagutza edukitzea ezinbestekoa da”
Kontakturako telefonoa: 943 16 18 31
Bideragarria al da?
-
Bideragarria al da?
Bideragarritasun plana negozio ideiaren inguruan hausnartzen lagunduko dizun tresna da. Hona bideragarritasun plan bat egiteko orduan atal garrantzitsuenak azaltzen dituen gida.
“Bideragarritasun plana ahalik eta modu objektiboenean burutzea ezinbestekoa da, proiektua martxan jartzeko garaian hainbat ikuspuntu izan ditzan”.
pdf Deskargatu Bideragarritasun Plana (60 KB)
Kontakturako telefonoa: 943 16 18 31
Finantziazioa
-
Finantziazioa
Enpresa ekimen berrientzako zerbitzutik, ekintzaileentzako mesedegarriagoak diren baldintzak eskaintzeko asmoz, hainbat hitzarmen sinatu dira finantza erakunde desberdinekin. Honi esker, proiektuarekin bat etor daiekeen finantziazio mota lortu ahal izango duzu.
“Burutu beharreko inbertsioak era zehatzenean kalkulatuz, beharrezko duzun finantziazioa zure neurrira lortu ahal izango duzu”.
Kontakturako telefonoa: 943 16 18 31
Martxan jartzea
-
Martxan jartzea
Hona izaera juridiko desberdinak eta kontuan izan beharreko ezaugarriak aurkezten dituen taula, zure beharretara gehien doitzen dena aukera dezazun.
“Izaera juridiko bat aukeratzean hainbat dira kontuan izan beharreko faktoreak; bazkide kopurua, jarduera mota eta burutu beharreko inbertsioa”.
Kontakturako telefonoa: 943 16 18 31
Diru laguntzak
-
Diru laguntzak
Hona Promozio Ekonomikoaren barruan unean uneko diru laguntza publikoen inguruko informazioa erraztuko dizun sarbidea.
“Diru laguntzek jarduera martxan jartzeko garaian onura asko ekartzeaz gain, bete behar eta baldintza batzuk eskatzen dituztela kontuan izatea funtsezkoa da”.
Kontakturako telefonoa: 943 16 18 31