Skip to main content

GARAITUZ

rueda azul garaituz 1

 

Azken urteetan bizi izan dugun krisiarekin lotuta eta Gipuzkoako enpresa handietako baten erorketarekin batera, inguruko enpresa hornitzaileen menpekotasuna agerian geratu eta enpresa txiki eta ertain askoren negozioa ixteko arrisku larrian izan ziren.

Menpekotasun horri aurre egiteko asmoz, enpresa txiki eta ertainak indartu eta trebatzea beharrezko ikusi zenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak EHU, TKnika eta tokian tokiko garapen agentziekin batera Garaituz Programa jarri du martxan.

 HELBURUAK

Programaren helburua Gipuzkoako enpresa hornitzaileak sendotzea da, enpresa txiki eta ertainek ikuspegi askotan izan ditzaketen menpekotasunak murriztuz. Honetarako hiru ildo nagusitan banatu da programa enpresako: epe laburrean jarraipena ziurtatzea, lehenik; kudeaketa eredu bat definitu eta zehaztea, bestetik; eta bere lehiakortasuna hobetzea, azkenik.

PROIEKTUAREN LERROAK

2014ko azarotik 2015eko abendura arte martxan izango den programa honen helburuen arabera, programak hiru lan ildo izan ditu:

- Bideragarritasun plana martxan jartzea, enpresaren jarraipena epe ertainean bermatzeko asmoz. Lanketa hau enpresa barnean burutu da, aditu baten eskutik.

- Kudeaketa eredua definitzea eta ezartzea, enpresetan dinamika eraginkor eta efizientea markatuz, hauen kudeaketa egokia izan dadin. Lan hau EHUk burutu du, horretarako ikasle eta irakasleen lana ezin bestekoa izan da.

- Produkzio lehiakortasuna hobetzea, enpresak ekoizten duenaren balio erantsia handitu asmoz. TKnikako kideek enpresaz enpresa lan egin dute nolabait enpresei afera horretan lagundu asmoz.

LORTUTAKO EMAITZAK

Goierrin bederatzi enpresa txiki eta ertainek hartu dute parte. Orain arte egindako lanari esker, enpresa batzuek arlo komertzialari dagokionez bezero kopurua handitu dute, enpresaren egitura osatu, estrategia definitu, hainbat zertifikazio lortu, etab. egin dute. Bestalde, EHUko bi ikaslek lan-postu bana lortu dute parte hartu duten enpresa banatan.

PARTE-HARTZAILEAK

Garaituz participantes

 

 INFORMAZIO GEHIAGO

Informazio gehiagorako: Ane Urteaga (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) 943 16 00 40

zerbitzualdea

  • Last updated on .

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00