Skip to main content

Pertsonen ekipamenduko merkataritzari laguntzak

pexels henry co 1233648 1

XEDEA
Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txiki babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, guztia ere COVID-19aren hedapena geldiaraztera bideratuta hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta azkarrena berrekitea ahalbidetzeko.

PERTSONA ETA ERAKUNDE ONURADUNAK
Txikizkako merkataritzan aritzen diren saltegiak jaso ahal izango dituzte laguntzak.

– 47.71 EJSN taldea: Janzteko arropen txikizkako merkataritza saltegi espezializatuetan.
– 47.72 EJSN taldea: Oinetakoen eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza saltegi espezializatuetan.

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

– 1 eta 9 langile bitarteko saltegiak: 4.000 euro.
– 10 langileko edo 10 langiletik gorako saltegiak: 4.500 euro.

Kasu guztietan ere, langile guztien zenbaketan autonomoak ez ezik soldatapekoak ere sartuko dira, kontuan hartu gabe lanaldi osoa edo partziala duten, jardunean dauden, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean dauden, lan-harremana etenda daukaten edo jarduera utzita dauden.

BESTELAKO LAGUNTZEKIKO BATERAGARRITASUNA
Agindu honen babespean lortutako laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio publiko batzuetatik eta/edo erakunde pribatuetatik jasotako beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin.

Eskabideak egiteko, bitarteko elektronikoak bakarrik erabili beharko dira, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/epercom21/web01-tramite/eu/

Data

09 Martxoa 2021

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00