Skip to main content

Goiekik eta Goierri Kopa Trail-ek VII. edizioko elastikoa aurkeztu dute

Goiekik eta Goierri Kopa Trail-ek VII. edizioko elastikoa aurkeztu dute

Aurreko urteetako edizioaren ostean, pandemia tarteko, eta zazpigarrenaren atarian, aurtengo Goierri Kopa Trail-eko proiektuak aldaketak ekarri ditu. Aurtengo edizioan 9 lasterketaz osatuko da VII. Goierri Kopa Trail-a.

Martxoak 3an Goierriko Garapen Agentziak babestuko duen eta korrikalariek lidertza eskuratzekoan eramango duten elastiko berria aurkeztu da Goiekiko NBF eraikinean.

Elastikoak Goierri Kopa Trail-en logotipoan oinarritutako kolore korporatiboak ditu, mauka batean, 2023ko lasterketak adierazten direlarik. Atzealdean berriz, koparen babesleak azaltzen dira. Handiago eta koloretan, Goiekiko logotipoa azaltzen da, elastikoa babestuko baitu edizio honetan.

Goiekik ilusioz indartu nahi du Goierri Kopa mendi lasterketa hau, Goierriren nortasunaren adierazgarri delako eta bere erakargarritasuna indartzen dutelako.

Data

24 Otsaila 2023

Kategoria

Gaurkotasuna

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00