Skip to main content

Kanpaina jarri da abian jaietan eraso sexistak prebenitzeko

bbjaietan playlist 25184 1

Jaietan ere Beldur Barik jarrera kanpaina, jaietan eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortutakoa, Beldur Barik programaren barruan kokatzen da, urtero Emakundek bultzatu, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek laguntzen duten gazteei zuzendutako kanpainan, hain zuzen ere.


Jaietan izaten diren eraso sexistak prebenitzea guztion kezka da: herritarrena eta erakundeena, bereziki tokiko eremuko erakundeentzat, jaietako espazioetatik gertuen daudelako. Horregatik, eta jai-lekuetan eta egunetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko helburuz, Beldur Barik programaren barruan zenbait material bidali zaizkie EAEko udalei haien bidez herritarrak gai horrekin sentikortzera eta inplikatzera zuzendutakoak.
Materialak honakoak dira: Kartel bat, udalaren logoarekin pertsonalizatu daitekeena; pegatina bat, jai-guneetan banatzeko eta bestebat, playlist eta guzti, ostalaritzako lokaletan, komertzioetan eta txosnetan erabiltzeko. Honako helbide honetatik eskuratu daitezke material guztiak: www.emakunde.euskadi.eus/sentsibilizazioa/-/informazioa/kanpainak/#jaietanbb

 

Data

30 Ekaina 2017

Kategoria

Gizarte eragileen ataria

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00