Skip to main content

Energia faktura ulertzeko eta hobetzeko tailerra Zaldibian

Energia faktura ulertzeko eta hobetzeko tailerra Zaldibian

Urte honetan zehar Goierriko Energia Mahaitik energia alorreko formakuntza saio ezberdinak burutu dira, eskualdeko energia trantsizio prozesuan laguntzeko helburuarekin. Formakuntza hauek Eskualdeko Energia Planean aurreikusita zeuden 2023rako.

Azaroaren 9an tailer horietako bat Zaldibian eskaini zen, Erretiratuen Elkarteak eskatuta. Tailer hori Goiener Elkartearen eskutik eman zen. Saio honen helburua argindar eta gas fakturak ulertzea eta hobetzeko bideak azaltzea izan zen. Horrez gain, fakturetan aurrezteko gomendioak eman ziren eta merkatu elektrikoak jasan dituen azken aldaketak azaldu ziren.

Zaldibia energia faktura tailerra

Parte hartzaile bakoitzak bere faktura eramateko aukera izan zuen, eta saioa aurrera joan ahala, faktura aztertzen eta zituzten zalantzak argitzen joan ziren.

Eskainitako formakuntza eta tailerrak Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentutik finantzatu dira, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Garapen Agentziaren arteko hitzarmenaren bitartez.

 

Zuk ere argindar eta gas fakturak ulertu, aztertu eta optimizatu nahi badituzu, egun batzuk barru Goierriko Energia Bulegoa martxan jarriko da. Energia Bulego hori Goierriko herritarrei energiaren inguruko zalantzak argitzen laguntzeko gunea izango da.

Data

16 Azaroa 2023

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00