Skip to main content

Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integratuak;pertsonari egokituak.

Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integratuak;pertsonari egokituak.

Goieki Goierriko Garapen Agentziak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzari esker eta eskualdeko hainbat eragilerekin elkarlanean abian jarri den “Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integratuak, pertsonari egokituak: enpleguari burutzko prestakuntza” proiektuaren helburua da Goierriko gizarte eta eskualde kohesioa hobetzea.


Gizarte kohesioa
Eskualdean burutu diren azken lan merkatu azterketak gainbegiratzen baditugu, deigarria da langabezian dagoen gehiengoaren profila eta burutu diren kontratazioen arteko hutsuneak. Gure bailaran, langabezia tasa bajua den arren 7,70%, bertako kolektiboa oso urrun topatzen da lan munduak demandatzen dituen profiletatik. Langabeen multzo handienak pilatzen dituen ezaugarriak hurrengoak dira gaur egun: 45urtetik gorakoa, zerbitzu sektorean lan egiteko interesarekin eta lehen mailako ikasketak soilik amaituak dituena. Aldiz, azken hiruhilekoan gauzatzen ari diren kontratuen %53a industria sektoreak gauzatu ditu eta hauek iada goi mailako ikasketak dituzten pertsonak hautatzen dituzte. Lan gabe ditugun hauei mundu laboralean integratzeko helburuarekin jartzen dira iniziatiba hauek martxan.

Zerbitzu anitzak
Proiektuaren barruan hainbat prestakuntza programa eta zerbitzu eskaintzen dira.

• Lorezaintza formakuntza:
Dagoeneko amaitu berri da lorezaintzan burututako prestakuntza. Zizurkilgo Fraisoro eskolan arlo teknikoa ikasteaz gain, Ordiziako Goierri Eskolan konpetentzia digitalen modulua ere landu dute. Denak burutu dituzte praktikak eta batzuk gaur egun lanean ari dira postu horretan.
• Ehunezko eta larruzko arropa artikuluen konponketa ikastaroa:
Sarea Fundazioak zuzenduko duen arlo teknikoa. Bertan, ehungintza hobbie bezala duten pertsonei beren aisialdiko lanak beraien ofizio bilakatzeko aukera emango zaie, lan zentzu industrialago batera bideratuz eta enpresen errealitatera egokituz. Urriko lehen astean emango diote hasiera proiektuari eta martxoa bitarte ibiliko dira ehungintzarako modulu ezberdinak lantzen.
• Gainazal eta altzariak garbitzeko prestakuntza:
Formakuntza hau Lanbidek homologatua duten lehen mailako ziurtagiri profesional bat da, Gurutze Gorriak koordinatuko duena. Ehungintzako formakuntzaren metodologia antzekoa jarraituko du, hainbat modulu ezberdinez osatua izango da. Eraikin eta lokaletan gainazalak eta altzariak garbitzen modulua emango dute eta honekin batera zeharkako gaitasun ezberdinak landuko dituzte. Hizkuntza prestakuntzarekin hasiko dira, eta formakuntzaren zehar enplegurako oinarrizko gaitasun digitalak lantzen joango dira. Behin formakuntza teorikoa bukatu ondoren, gaitasun soziolaboragarriak
• Jarraipen pertsonalizatua:
Orain arte lortutako emaitzen arrakasta, uneoro pertsona erdigunean jartzearen ondorio da. Jarraipen bilerak egiten dira beraiekin, beraien beharrak gertutik ezagutu eta dituzten aukera guztiak aurkezten zaizkie, beren egunerokotasunean erabilgarri eta aberasgarri izan behar zaizkienak.
Aukera horien artean gaur egun lanketa irekia duten bi programa daude. Alde batetik Emaktiva programa dago, emakumeentzat bideratutako lan-aktibazioko programa bat da, enplegua bilatzen espezializatutako ibilbideak garatzen laguntza eta orientazioa eskaintzen dutena. Bestetik, abenduko hilabetean zehar Goierri Eskolak bigarren mailako konpetentzien kurtsoa eskainiko du identifikatutako pertsonen profil profesionala garatzea helburu duena.

Data

19 Urria 2023

Kategoria

Gizarte arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00