Skip to main content

Gardentasun ataria

1.SARRERA

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, lehenengo tituluko xedapenak aplikatuko zaizkie zuzenean edo zeharka administrazio publikoek edo beste erakunde publiko batzuek kapital sozialean % 50etik gorako partaidetza duten merkataritza-sozietateei. GOIERRIKO EKIMENA, S.A. ESKUALDEKO GARAPEN AGENTZIA (aurrerantzean, GOIEKI) eskualdeko 18 udalek osatzen dute eta bere titulartasuna kapital sozialaren % 100 da. Ondorioz, GOIEKIri lege hori aplika dakioke.

2. ERAKUNDEARI, ANTOLAKETARI ETA PLANGINTZARI BURUZKO INFORMAZIOA

2.1. GOIEKIren eginkizunak

GOIEKI Eskualdeko Garapen Sozioekonomikorako Agentzia da, 1993an sortua eta Goierri eskualdeko 18 udalek sustatua (Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain). Kapital publikoa duen erakundea da, irabazi asmorik gabea, interes orokorreko jarduerak sustatzen dituena. Eginkizun nagusiak hauek dira:

  • ESKUALDEKO PLAN ESTRATEGIKOA DINAMIZATZEA ETA KOORDINATZEA
  • GOIERRI BARNETIK ELKARLANEKO GOBERNANTZAREN EREDU BERRIAREN KOORDINAZIOA
  • INDUSTRIA SEKTOREARI LAGUNTZEA: GOIERRI VALLEY
  • EKINTZAILETZA ETA ENPRESA-GARAPENA SUSTATZEA
  • ESKUALDEKO ENPLEGU-PLANA DINAMIZATZEA ETA KOORDINATZEA
  • GARAPEN IRAUNKORRA: ENERGIAREN MAHAIA
  • TURISMOAREN SUSTAPENA ETA DINAMIZAZIOA: GOITUR S.L.

2.2. Araudi aplikagarria

GOIEKI Sozietate Anonimo Instituzionala da, eta, batez ere, Merkataritza Erregistroan inskribatutako estatutuetan eta uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legean xedatutakoaren arabera arautzen da.

Kontratazioaren arloan, Goiekiko Garapen Agentziari, 3.1.d artikuluan xedatutakoaren arabera, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legea aplikatu behar zaio.

Kontratuen esleipenaren eremuan, GOIEKIk izaera ez-administratiboko esleipen-ahalmena duenez, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen III. liburuko I. tituluko II. kapitulua aplikatuko zaio.

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, GOIEKIk egiten dituen kontratuak, Administrazio Publikoarekin egindakoak izan ezik, kontratu pribatuak dira, eta, ondorioei eta azkentzeari dagokienez, Zuzenbide Pribatuak arautzen ditu.

2.3. Erakunde egitura

GOIEKIk gobernu-organo hauek ditu:

A. BATZAR NAGUSIA:

Goierri eskualdeko 18 udalek osatzen dute.

B. ADMINISTRAZIO KONTSEILUA:

Eskualdeko udaletan ordezkaritza duten alderdi politikoetako alkateek edo zinegotziek osatzen dute. Izendapena lau urtean behin egiten da, udal-hauteskundeak egin eta gero.

Adur Ezenarro Agirre

Presidentea

EH BILDU - Ordizia

Leire Artola Ugalde

1. presidente ordea

EAJ - Beasain

Kepa Zubiarrain Erauskin

2. presidente ordea

EAJ - Lazkao

Joseba Iztueta Dorronsoro

Idazkaria

Independientea - Gabiria

Hasier Agirre Elkoroberezibar

Bokalak

EH BILDU - Beasain

Iñaki Alberdi Iparragirre

Bokalak

EH BILDU - Idiazabal

Ioritz Bera Juaristi

Bokalak

EH BILDU - Zaldibia

Egoitz Apaolaza Goena

Bokalak

EH BILDU - Segura

Aiztiber Meabe Sorazu

Bokalak

EAJ - Legorreta

Eva Álvarez Atanes

Bokalak

Euskal Sozialistak - Beasain

Miren Alazne Sukia Galparsoro

Bokalak

Ordizia Orain - Ordizia

C. ZUZENDARITZA:

Aipatutako kide anitzeko organoez gain, Sozietateak zuzendari gerente bat du, 2002tik Iker Galparsoro Lasak betetzen duen kargua. Zuzendaritza lanetan hasi aurretik, Goiekiko Enpresen Inkubagailuaren arduraduna izan zen (1996-2002).

Jarraian, Goiekiren organigrama osoa ikus daiteke:

Goiekiko organigrama
  1. URTEKO KONTUAK ETA AUDITORETZA-TXOSTENAK

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00