Ingurumena

 

Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Oiangu Parkeko zuhaitz eta zuhaixken liburuxka bat argitaratu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Oiangu Parkea Ordiziako hegoaldean dagoen Parke publikoa da eta herritarrei naturaz inguratutako aisialdirako gune bat eskaintzea da bere helburua. Bertan, hainbat landare apaingarriez gain, gure basoetan bizi diren zuhaitz eta zuhaixka espezie ugari aurki ditzakegu. Zoritxarrez, inguru naturaletatik geroz eta urrunago bizi gara eta horiei buruzko ezagutza galtzen ari gara pixkanaka.

Gida txiki honek, Oiangun ikusi ditzakegun zurezko landareak aurkezten dizkigu era erraz eta didaktiko batean; heldu, gazte, zein umeentzako baliagarria baita. Landareak, arretaz egindako ilustrazioen bitartez erakusten dira. Irudiez gain, bestelako informazioa ere gehitu da: izen zientifikoa, izen arrunta hizkuntza ezberdinetan, loraldi garaia, tamaina, banaketa Euskal Herrian, etab.

Liburuxka eskuragarri dago jadanik Ordiziako Udaletxean, Udal liburutegian, D´elikatuz zentroan eta Oiangu Baserrian, eta datozen egunetan Udaleko webgunean ere deskargatzeko moduan izango da.

Agenda 21 800

Apirilaren 7an argitaratu zen Gipuzkoako aldizkari ofizialean 2016ko tokiko agenda 21ak garatzeko diru-laguntzak eta oinarri arautzaileak. Diru-laguntza hauen xedea tokiko Agenda 21etako ekintza planetan jasotako garapen iraunkorra sustatzeko jarduerak gauzatzea, eta tokiko edo eskualdeko ekintza planen idazketa edo berrikuspena egitea da. 

Gehiago irakurri...