Ingurumena

medio ambiente

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ireki du Enpresentzako Europako Ingurumen Sarien 2015-2016ko Euskadiko deialdia. Europar Batzordearen sari horiek aitortzen dituzte beren negozioen bideragarritasun ekonomikoa eta ingurumenaren babesa arrakastaz uztartzen dituzten enpresak. Hori egiteko, eko-berrikuntzak egiten dituzte beren kudeaketan, eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuetan, enpresen arteko lankidetzan, edo negozioa eta biodibertsitatea konbinatzen dituzte.

Gehiago irakurri...

showsectorsrwm 800

Pasaden astean Goiekiko delegazio batek Birmingham-go NEC-an ospatutako RWM (Resource Efficiency and Waste Management Solutions) azoka bisitatu du, hondakinen kudeaketaren eta lehengaien erabilera efizientearen merkatuan aukera berriak identifikatzeko. Europa mailan RWM feria erreferente bat da, hiru egunetan zehar Europako hondakinak birziklatzera eta berreskuratzera bideratutako enpresa garrantzitsuenak eta hornitzaileak elkartzen direlako.

Halaber, energia, ura eta energia berriztagarrien feriak bisitatu ziren RWM feriarekin batera gauzatu zirelako.

Helianthus 800

Europan, landare inbaditzaileak orain dela 7.000 urte inguru agertu ziren, giza ekintzaren eraginez. Garai hartan, nekaza¬ritza-jardueren hasierak landare-espezieen hedapena eragin zuen. Gaur egun Goierriko eskualdean ageri diren espezie inbaditzaileak garraiobideak garatzearen eta apaindura landareen erabileraren ondorioz hedatu dira.

Gehiago irakurri...

la comarca del goierri

Eusko jaurlaritzako ingurumen eta lurralde politika sailak 2015eko uztailaren 22ko aginduaren bitartez Paisaiarako Ekintza Planak prestatzeko oinarri arautzaileak eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu du. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da irailaren 21era arte.

Gehiago irakurri...

 

Energia berriztagarriak 800

Energiaren Euskal Erakundeak –Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendeko Eusko Jaurlaritzaren energia-agentziak– 2015eko maiatzetik irailera bitarte 11 laguntza-programa jarriko ditu abian energia aurrezteko inbertsioak eta proiektuak ez ezik, energia berriztagarrien inbertsioak eta proiektuak ere babesteko.

Gehiago irakurri...