Skip to main content

Get Goierri Mexikon da misio batean

Mexiko iloveimg resized

Misio honen helburua Transbiagaren eskutik Goierriko hainbat enpresa azpikontratisten arteko kolaborazio proiektu baten koordinazioa burutzea da.


2014. urtean ekin zion Get Goierrik Mexikoko ibilbideari, lehenengoz herrialdearen inguruko azterketa burutzera joan zenean. Misio horretan eskualdeko enpresentzat hainbat negozio aukera antzeman zirenez, herrialdean egindako harremanak estutzearen aldeko apostua egitea erabaki zen.


Haize energiaren sektorea estrategikotzat jo du Get Goierrik, Mexikoko gobernuak 2024. urtea baino lehen herrialdean sortuko den energiaren %35a energia berriztagarria izatea jarri baitu helburu. Bestalde, aipatzekoa da haize energiaren sektorerako Mexikoren kokapen geografiko egokiaren ondorioz, herrialdeak behar duen bezain beste energia sortzeko gaitasun baduela aurreikusten dela, baita Estatu Batuetara eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetara esportatzeko ere.


Pasa den maiatzean eskualdeko enpresa azpikontratistei sektore honek eskaintzen dituen potentzialitateak ikusarazi asmoz Get Goierrik Gamesa Latinoamerikako Erosketetako Zuzendari den Manu Uribarri gonbidatu zuen Goierri bisitatzera honako bi helburuekin: alde batetik, bisitariari eskualdeko enpresa azpikontratisten gaitasunak erakustea eta, bestetik, bertako enpresei Mexiko bezalako merkatu batek haize eolikoen sektorean eskaintzen dituen negozio aukerak ikusaraztea.


Azken bisita honen ondorioz, eskualdeko hiru enpresak elkarlanean proiektu bati ekin diote. Proiektuaren helburua Mexikon aukerak identifikatu eta Transbiaga bezalako nazioarteko enpresa baten laguntzaz merkatu berri honetan sartzea da.

Data

27 Iraila 2016

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00