mexiko irizar

Get Mexiko proiektuarekin aurrera jarraitzen dugu. Hori dela eta, aurreko astean, martxoaren 6tik 10era, Mexikora bigarren bidaia burutu da. Oraingo honetan Queretaroko zonan dauden enpresak bisitatuz.

Proiektuaren helburua Get Mexiko proiektuko enpresentzat merkatu azterketa burutzea da eta helburu honekin honako enpresa hauek bisitatu dira:
• G.H.
• Irizar
• Ulma Construction
• Turbomaquinas
• Canergy Americas
• DHS
Mexiko aukera handiak dituen herrialdea da. Datozen urteetan ere hazten jarraituko duenaren aurreikuspenak daude. Energia alorrean adibidez, erreforma berri bat aurkeztu berri du gobernuak, energia berriztagarriak bultzatzeko intentzioarekin.
Aztertu diren beste sektoreetan ere hazkunde bat aurreikusten da. Proiektuko enpresek hau guztia bertatik bertara ikusteko aukera izan dute eta bisita oso interesgarritzat jo dute.

Erne! Webgune honek Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Gehiago irakurri

Ados