111111111111

Tolosa, 2018ko ekainaren 20a. Energiaren Euskal Erakundeak Tolosaldea, Goierri eta Urola Garaia osatzen duten udalerrietako ordezkariak bildu ditu Tolosan, Euskal Trantsizio Energetikoarekiko duten konpromisoa aitortzeko.

EEEko zuzendari nagusia, Iñigo Ansola, guztiokin elkartu da Usabal Kiroldegian; azpiegitura hori erreferentzia bihurtu da beste eraikin publiko batzuetan energia berriztagarriak eta energia-efizientziako jardunak ezarri dituzten beste udalerri batzuentzat. Kiroldegiak duen kogenerazio-instalazioa (prozedura horren bitartez energia elektrikoa eta energia termiko erabilgarria -lurrina, ur bero sanitarioa- lortzen dira aldi berean) bisitatu ondoren, ekitaldia baliagarria izan da inguruko udalerriek Euskal Trantsizio Energetikoarekin duten konpromisoaren berri emateko (Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzaga, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Arama, Asteasu, Ataun, Baliarrain, Beasain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Ezkio-Itxaso, Gabiria, Gaintza, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Idiazabal, Ikaztegieta, Irura, Itsasondo, Larraul, Lazkao, Leaburu, Legazpi, Legorreta, Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Orendain, Orexa, Segura, Tolosa, Urretxu, Villabona, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zizurkil, Zumarraga).

2013rako Euskadiko Energia Estrategian proposatzen diren helburuak lortzen laguntzen duten energia-proiektuak eta planak bultzatzen dituzten Tolosaldea Garatzen, Goieki eta Uggasa garapen-agentzien babesa izan du ekitaldiak. Ansolak euren inplikazioa eskertu die, eta esker on hori irudikatzeko, Energiaren Euskal Erakundeak sorturiko “Energiaren Bidea - Euskal Energiaren Trantsizioa Udalean ere” bereizgarria jaso dute. Berezigarria pixkanaka-pixkanaka egongo da ikusgai Euskadiko herrien udalerrietako instalazioetan. Era berean, Udalerri bakoitzaren konpromisoa egiaztatzen duen ziurtagiri bana jaso dute.

EEEren laguntzak, udalen babes-tresna


Ekitaldi honetarako 8 milioi euroko aurrekontua duen Energiaren Euskal Erakundearen laguntza programak 800.000 euro Toki Administrazio Publikoari zuzendutako energia-aurrezpena eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektuetara bideratzen ditu. Esparru horretako proiektu energetikoak finantzatzeko funtsezko babes ekonomikoa dakar horrek. Halaber, udalek, mankomunitateek eta EAEko kuadrillek proposaturiko planteamenduen jarraipen teknikoarentzako konpainia eta monitorizazioa eskaintzen du.

2018ko diru-laguntza jaso dezaketen Ekintzen Programek kanpo-eraikinen eta egungo udal eraikinen argiztapenei zuzentzen diren energia-efizientziako ekintzak aurreikusten ditu. Honez gain, klimatizazio eta etxeko ur beroaren ekoizpenaren instalazio proiektuei, zein udal eraikinetako kogenerazio eta ikuskapen energetikoen instalazio proiektuei diru-laguntzak eskaini diezaiekete. Toki-administrazioak ere laguntza-programa horretara bildu daitezke energia-iturri berriztagarriak ezartzeko, hala nola eguzki-instalazio termikoa.

Berritasunen artean, industrialdeetarako laguntzetarako babes-linea espezifiko bat bildu da aurten, enpresa-zentro horietan energia-hobekuntzak sar daitezela sustatzeko. 1,5 miloi euro bideratuko dira jarduera horietarako.

Euskal Trantsizio Energetikoaren irudi berria – Energiaren Bidea

Energiaren Euskal Erakundeak Energiaren Bidea izeneko identifikazio-marka berri bat abiarazi du. 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak lortzea zein trantsizio energetikoa garatzea laguntzen duten ekimen guztiak hartuko ditu barnean, bai administraziotik zein kolaborazio publiko-pribatutik sorturikoak ere. Inguruko herrialde garatuak ere erronkan murgilduta daude, karbonizazio baxuko eredu energetiko baten mesedetan.

Trantsizio energetikoari aurre egitea zen Energiaren Euskal Erakundearen motibazioa erakunde bera eratzeko, termino hori orduan normalizatua ez zegoen arren. Erakundeak 35 urte baino gehiago daramatza energia berriztagarriak, efizientzia, eta baliabide propioen aldeko apustua sustatzen, baita gasaren aldekoa ere, prozesu horri aurre egiteko. Izan ere, egunean-egunean euskal energia-sistemak aurrera egiten du kalitatezko horniketa lehiakorra bermatzen duen eredu jasangarri baterako bidean, energia berriztagarrien ekarpen handiago batean eta petrolioaren deribatuen erabilera txikiago batean oinarritua, deribatu horiek gas naturalarekin ordeztuz. Honako helburua betetzeko, ezinbestekoak dira toki-erakundeek duten papera, izan ere, erabakiak hartzen dituztenean, faktore erabakigarriak sar ditzakete efizientzia eta energia berriztagarriak sustatzeko. Energiaren Bidea/Euskal Energia Trantsizioa izeneko markari tokiko eranskin bat gehituko zaio, Udalean ere. Horrez gain, hainbat euskarri gehituko zaizkio bereizgarria ikusgai dagoen toki eta eraikin publikoetan eredu energetikoaren aldeko ekimenak burutu direla agerian jartzeko; besteak beste, biomasa, geotermia, kogenerazioa, eguzki-panel zein panel fotovoltaikoak, argiztapen-efizientzia edo ibilgailu elektrikoen erabilera.

Iturria: EVE