Skip to main content

Enpresen I+G diruz laguntzeko HAZITEK Programa

idi image

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailak, enpresen I+G diruz laguntzeko HAZITEK Programa deitu du. Programa honen helburua ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak burutzeko laguntza ez-itzulgarriak enpresen eskura jartzean datza. Proiektu horiek izaera lehiakorra nahiz estrategikoa izan dezakete, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatuko dira.

Dirulaguntza hauen onuradunak honakoak dira:

  • Enpresa handiak edo ETEak.
  • Enpresa taldeak eta elkarteak, haien forma legala edonolakoa dela ere.
  • Oinarri zientifiko edo teknologikoko enpresa berrien abiarazte-proiektuen kasuan, onuradunak izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteak ere.

Diruz lagunduko diren proiektuak hauek izango dira:

1. Izaera lehiakorreko ikerkuntza- eta garapen-proiektuak:

  • Produktu berriak garatzeko proiektuak.
  • Zientzian eta teknologian oinarritutako enpresa berriak sortzeko proiektuak

Izaera lehiakorreko I+G proiektuentzako laguntzak jaso nahi dituzten proiektuek I+G+B jarduera-multzo koherentea azaldu beharko dute, produktu originalak eta existitzen direnak baino hobeak garatzera argiro bideratuak. Horien helburua merkatuaren eta gizartearen eskaria hobeto asetzea izan behar da, edo merkatura daitekeen ezagutza erabili edo sortzera argiro egon behar dira bideraturik.

2. Sektore estrategikoetako ikerkuntza industrial eta garapen esperimentaleko proiektuak:

  • Diruz lagundu ahal izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planeko espezializazio-esparruetan jasotako izaera estrategikoko ikerkuntza industrial eta garapen esperimentaleko proiektuak. Proiektu horiek, teknologia eta berrikuntza esparruetako ikerkuntza eta garapenean, sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza sustatu behar izango dute, Euskadiko ekonomian trakzio efektua eraginez eta ETEen esku-hartzeari eta 2020 Ostertza Programari mesede eginez.
  • Diruz lagunduko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planeko espezializazio-esparruetan ezarritako izaera estrategikoko ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei dagozkien I+G+B jarduerak. Produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarriak sortzera bideratu beharko dira jarduera horiek, eta izaera estrategikoko teknologia berriak integratu beharko dituzte, bai eta patente berriak sortu eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak integratu ere. Hori guztia lanpostuak sortzera eta euskal enpresa-ehundura dibertsifikatzera bideraturik egon beharko da, bai eta enpresa lehiakortasuna hobetzera ere.

Informazio gehiago

Data

14 Urtarrila 2016

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00