Goieki
Gure lurraldea osatzen duten pertsonen premiei erantzuteko konpromisoa dugun 18 udalerri gara, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain.
Jakintzan inbertitzea, etorkizun-ikuspegia izatea eta eskualdearen aurrerapen kolektiboan benetan inplikatutako profesionalak edukitzea ezinbesteko ikusten dugu.
1.994. urtean sortutako Garapen Sozioekonomikorako Agentzia da Goieki. Kapital publikoa duen erakundea, irabazi asmorik gabekoa eta interes orokorreko jarduerak bultzatzen dituena.
Zer eskaintzen dugu?
Goierriren etorkizuna eta bertako jendearen bizi-kalitatea ziurtatzeko dihardugu lanean. Goierri eskualde lehiakorra da, puntako industria-sarea dauka, ekintzaile ugariren sorlekua da eta paisaia zoragarriak eskaintzen dizkigu. Hori dela eta, industria, ekintzailetza eta turismoa baita eskualde mailako proiektu estrategikoak bultzatzen eta dinamizatzen ditugu, eskualdearen etorkizuneko jasangarritasunaren ardatz nagusi izango baitira. Ardatz horien bitartez, ekosistema sozioekonomiko oparoa, lehiakorra eta balio erantsi handikoa sortzea dugu helburu. Enplegua eta ongizatea sortuko dutenak.
Zerk bereizten gaitu?
Pertsonak, enpresak eta herriak, eskualdearen onerako elkartzea bultzatzen duen Goierri. Maite dugun, motibatzen gaituen eta parte garen Goierri. Horregatik naturaltasun osoz egiten dugu bat bertako helburuekin.
Zurekin izango gaituzu erronkei aurre egiteko, hasieratik amaitu arte. Zure erronkak bultzatuko ditugu, eta gauzatzen lagunduko dizugu. Gure ustez, hori da bidea: Ekin eta Egin!