Eskualdeko proiektuak
BIDARI
BIDARI lan taldea, pandemian, 2020 urtean, eskualde mailan martxan jarri zen Berrabiarazi proiektuaren markoan eta ekintzaile eta industria enpresei burutu zitzaizkien diagnostikoen emaitzetatik sortutako taldea izan da. Diagnostikoetan merkataritza eta negozio txikiak errepresentatzeko lan talde bat sortzea beharrezko ikusi zen, eskualde mailako beharrei erantzun bat emateko.
Zer da BIDARI?
Eskualdeko Udaletxe, eskualdeko merkataritza elkarteen eta Goiekiko ordezkaritzarekin, BIDARI sortu zen, sektorean identifikatutako beharrei erantzun bat eman eta ekintza plan aurrera eramateko. Momentu hauetan, lantaldea Lazkaoko, Beasaingo eta Ordiziako Udalek, eskualdeko udalen ordezkaritzan, Bareak, LazkaOn, Ordizian elkarteak, Eskualdeko merkataritza teknikariak eta Goiekik osatzen dute.
BIDARI, Goierriko negozio txikien lantaldea da. Merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta ekoizleen mahaitik sortutako lan taldea da. Lemak dioen bezala, “Goierriko negozio txikiak elkarrekin” nahi dira, lankidetzak onurak dakartzalako denontzat.
Ze helburu ditu?
- Goierriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea.
- Bertako kontsumoa bultzatzea ekintza ezberdinen bitartez.
- Eskualdeko negozio ezberdinen arteko ezagutza eta elkarlana sustatzea.
- Herriak eta negozioak bizirik mantentzea.
- Sektoreko negozio txikien berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea.
- Eskualdeko estrategia bateratu bat definitzea.
Helburuak betetzeko, urtean bi kontraste saio burutuko dira sektore hauetan negozioak dituzten ordezkariekin.
Ze helburu ditu Kontraste Taldeak?
BIDARI taldearen ekintzak eta planak osatzeko informazio iturri izatea da helburu nagusia, egindako ekintzen balorazio eta iritziak jasoz, eta etorkizunera begira informazioa jasoz.
BIDARI taldeak, kontraste taldearekin egindako saioei esker, sektoreetako beharrak gertutik ezagutu eta erantzun bat emateko aukera izango du.
Zein izango da funtzionamendua?
- Urtean 2 saio. Maiatza/ekaina eta urria/azaroan.
- Ordu eta erdi / bi orduko iraupena izango du saio bakoitzak gehienez.
- Non izango dira saioak? GOIEKIn
- Deialdiak irekiak izango dira, sektore ezberdinetako ordezkariak parte hartu dezakete.