Skip to main content


Eskualdeko Kontsumitzaileen bulegoak arreta zuzena eta dohaina eskaintzen du eta bere helburu nagusia, goierritarrak, kontsumo arloari dagokionez, dituzten eskubide eta betebeharren berri eman eta eguneroko bizimoduan erabiltzen laguntzea da.

Kontsumitzaileen bulegoko zerbitzuak

  • Hiritarrek, ondasunak erostean eta zerbitzuak erabiltzean, kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa dituzten eskubideak nola babestu behar dituzten azaltzeko.
  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexak eta erreklamazioak jaso eta dagozkien entitate eta erakundeetara bideratzeko.

Goierriko kontsumitzaileen bulegoak EZ DITU HONAKO HAUEK ONARTZEN:

  • Profesionalek edo enpresariek eginiko erreklamazioak ez dagoelako azken kontsumitzailerik.
  • Partikularren artean sortutako arazoak (etxebizitzaren salerosketa, kotxearen salerosketa ...).
  • Auzokideen arteko arazoak (Jabetza Horizontala). Era horretako kontuetan BIZILAGUN erakundera jo daiteke.
  • Hiri alokairuei loturiko kontuak, salbuespen batekin, kontratazioa Agentzi batekin egin denean.
  • Administrazio Publikoaren aurkako erreklamazioak. Kontu horietarako dagokion Administrazioko zerbitzu publikora jo beharko da.

Non eta noiz eskainiko da zerbitzua?

ORDIZIA

  • Astelehena eta asteazkena

  • 10:00-14:00

  • Udaletxea, Arreta bulegoa, kale nagusia 24

BEASAIN

  • Asteartea eta ostirala

  • 10:00-14:00

  • Martina Maiz, 3

LAZKAO

  • Osteguna

  • 10:00-14:00

  • Udaletxea, Euskadi Enparantza, z/g

GOIEKI

  • Astelehenetik ostegunera

  • 15:00-17:00 Udako ordutegian izan ezik (2026ko ekainaren 22tik 2026ko irailaren 11 arte, biak barne)

  • Arranomendia 5, NBF eraikina, Ordizia

Kasu guztietan, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHARKO DA: zuzenean bulegora joanda, email bidez edo telefonoz.

Harremanetarako

Sara Irastorza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
843 739 988 

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia