Gardentasun ataria
1.SARRERA
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, lehenengo tituluko xedapenak aplikatuko zaizkie zuzenean edo zeharka administrazio publikoek edo beste erakunde publiko batzuek kapital sozialean % 50etik gorako partaidetza duten merkataritza-sozietateei. GOIERRIKO EKIMENA, S.A. ESKUALDEKO GARAPEN AGENTZIA (aurrerantzean, GOIEKI) eskualdeko 18 udalek osatzen dute eta bere titulartasuna kapital sozialaren % 100 da. Ondorioz, GOIEKIri lege hori aplika dakioke.
2. ERAKUNDEARI, ANTOLAKETARI ETA PLANGINTZARI BURUZKO INFORMAZIOA
2.1. GOIEKIren eginkizunak
GOIEKI Eskualdeko Garapen Sozioekonomikorako Agentzia da, 1993an sortua eta Goierri eskualdeko 18 udalek sustatua (Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain). Kapital publikoa duen erakundea da, irabazi asmorik gabea, interes orokorreko jarduerak sustatzen dituena. Eginkizun nagusiak hauek dira:
- ESKUALDEKO PLAN ESTRATEGIKOA DINAMIZATZEA ETA KOORDINATZEA
- GOIERRI BARNETIK ELKARLANEKO GOBERNANTZAREN EREDU BERRIAREN KOORDINAZIOA
- INDUSTRIA SEKTOREARI LAGUNTZEA: GOIERRI VALLEY
- EKINTZAILETZA ETA ENPRESA-GARAPENA SUSTATZEA
- ESKUALDEKO ENPLEGU-PLANA DINAMIZATZEA ETA KOORDINATZEA
- GARAPEN IRAUNKORRA: ENERGIAREN MAHAIA
- TURISMOAREN SUSTAPENA ETA DINAMIZAZIOA: GOITUR S.L.
2.2. Araudi aplikagarria
GOIEKI Sozietate Anonimo Instituzionala da, eta, batez ere, Merkataritza Erregistroan inskribatutako estatutuetan eta uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kapital Sozietateen Legean xedatutakoaren arabera arautzen da.
Kontratazioaren arloan, Goiekiko Garapen Agentziari, 3.1.d artikuluan xedatutakoaren arabera, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legea aplikatu behar zaio.
Kontratuen esleipenaren eremuan, GOIEKIk izaera ez-administratiboko esleipen-ahalmena duenez, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen III. liburuko I. tituluko II. kapitulua aplikatuko zaio.
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, GOIEKIk egiten dituen kontratuak, Administrazio Publikoarekin egindakoak izan ezik, kontratu pribatuak dira, eta, ondorioei eta azkentzeari dagokienez, Zuzenbide Pribatuak arautzen ditu.
2.3. Erakunde egitura
GOIEKIk gobernu-organo hauek ditu:
A. BATZAR NAGUSIA:
Goierri eskualdeko 18 udalek osatzen dute.
B. ADMINISTRAZIO KONTSEILUA:
Eskualdeko udaletan ordezkaritza duten alderdi politikoetako alkateek edo zinegotziek osatzen dute. Izendapena lau urtean behin egiten da, udal-hauteskundeak egin eta gero.

Adur Ezenarro Agirre
EH BILDU - Ordizia

Leire Artola Ugalde
EAJ - Beasain

Kepa Zubiarrain Erauskin
EAJ - Lazkao

Joseba Iztueta Dorronsoro
Independientea - Gabiria

Hasier Agirre Elkoroberezibar
EH BILDU - Beasain

Iñaki Alberdi Iparragirre
EH BILDU - Idiazabal

Ioritz Bera Juaristi
EH BILDU - Zaldibia

Egoitz Apaolaza Goena
EH BILDU - Segura

Aiztiber Meabe Sorazu
EAJ - Legorreta

Eva Álvarez Atanes
Euskal Sozialistak - Beasain

Miren Alazne Sukia Galparsoro
Ordizia Orain - Ordizia
C. ZUZENDARITZA:
Aipatutako kide anitzeko organoez gain, Sozietateak zuzendari gerente bat du, 2002tik Iker Galparsoro Lasak betetzen duen kargua. Zuzendaritza lanetan hasi aurretik, Goiekiko Enpresen Inkubagailuaren arduraduna izan zen (1996-2002).
Jarraian, Goiekiren organigrama osoa ikus daiteke:

- URTEKO KONTUAK ETA AUDITORETZA-TXOSTENAK