Skip to main content
  • Lehiaketa

Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketa

Goierriko enpresa ekimen berrien lehiaketa 1997 urtean abian jarri zen. 90. hamarkadan, egoera ekonomiko zailari eta langabezi tasa altuari aurreko egiteko, eskualdean lehen plan estrategikoa burutu zen eragile sozio-ekonomimo ezberdinen parhartzearekin.

Plan estrategiko honetatik hainbat ekimen definitu eta lehenetsi ziren eskualdeko egoera sozio-ekonomikoari aurre egiteko, horietako bat enpresa ekimen berrien lehiaketa izanik, hau da, eskualdean ideia berritzaileak sustatzeko asmoarekin.

Enpresa ekimen berrien lehiaketa urte hauetan guztietan posible izan da, lehiaketaren enpresa babesleen erabateko laguntzari esker.

Sariak eta kategoriak

Enpresa Ekimen
Berriak

6.000€

Sustatzailearen irudia sustatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortu.

Enpresan Buruturiko Proiektu Berritzaileak

2.000€

Enpresetan ekintzailetza sustatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortu.

Gizarte Inklusioa Ekintzailetzaren Bitartez

2.000€

Sustatzailearen irudia sustatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortu.

Enpresa Ekimen Berriak

Lehen kategoria honek bultzatu eta indartu nahi dituen baloreak honako hauek dira: sustatzailearen irudia sustatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortu. Azken finean, Goiekik, enpresa mailan Goierri bertan egia bihur daitezkeen asmo guztien alde jarri eta bultzatu nahi ditu. Goierriko ekonomia berpizteko eta eguneratzeko kultura indartzea dakarten proiektu guztien alde egin nahi du.

Helburuak

  • Sustatzailearen irudia sustatu.

  • Balio erantsi altuko enpresa berritzaileak sustatu.
  • Eskualdean lana eta aberastasuna sortu.

  • Enpresa berrien garapena eta sorrera sustatu.
  • Urteko proiektu onena saritu.

Saria

  • Saria 6.000€ eta sortu den enpresa kooperatiba izaera izanez gero beste 3.000€ Goilanen eskutik.
  • Goilan-en eskutik 3.000€-ko diru-kopura, beti ere sortu den enpresa Kooperatibaren izaera juridikoa baldin badauka.
  • Ikusgarritasuna lehiaketak presentzia duen hedabideetan.
  • Goiekiko enpresa gunean kokatzeko aukera.
  • Ekintzaileta Industria arloak eskainiko dituzten zerbitzuei sarbidea.
  • Jardueraren lehen urteetan aholkularitza, babesa eta jarraipena.

Enpresan Buruturiko Proiektu Berritzaileak

Bigarren kategoria honek bultzatu eta indartu nahi dituen baloreak honako hauek dira: enpresetan ekintzailetza sustatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortu. Azken finean, Goiekik, enpresa mailan Goierri bertan egi bihur daitezkeen asmo guztien alde jarri eta bultzatu nahi ditu. Goierriko ekonomia berpizteko eta eguneratzeko kultura indartzea dakarten proiektu guztien alde egin nahi du.

Helburuak

  • Berrikuntza prozesuak helburu dituzten inbertsioen gauzatzea ahalbidetzeko laguntzak ematea ETEei.
  • Enpresak berrikuntza prozesuak martxan jarri ditzaten eragitea.
  • Enpresek berritzeko egindako ahaleginak eta euren aldetik aurrera eramaniko ekintzak aintzat hartu eta publikoki zabaltzea.
  • Goierriko enpresak are eta lehiakorragoak izaten laguntzea.

Saria

  • 2.000€-ko diru-kopurua.
  • Enpresa arloak eskainiko dituen zerbitzuei sarbidea.
  • Ikusgarritasuna lehiaketak presentzia duen hedabideetan.

Gizarte Inklusioa Ekintzailetzaren Bitartez

Hirugarren kategoria honek bultzatu eta indartu nahi dituen baloreak honako hauek dira: sustatzailearen irudia sustatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortu. Azken finean, Goiekik, enpresa mailan Goierri bertan egi bihur daitezkeen asmo guztien alde jarri eta bultzatu nahi ditu. Goierriko ekonomia berpizteko eta eguneratzeko kultura indartzea dakarten proiektu guztien alde egin nahi du. Aldi berean, gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez elburua lan munduan txertatzeko zailtasunak dituzten pertsonei bultzada bat ematea eta egin behar izan duten ibilbidea edo eta esfortzua balioan jartzea da.

Helburuak

  • Lan munduan txertatzeko zailtasunak dituztenei bultzada bat ematea.
  • Sustatzailearen irudia sustatu.
  • Eskualdean lana eta aberastasuna sortu.
  • Enpresa berrien garapena eta sorrera sustatu.
  • Urteko gizarte inklusioko enpresa ekimen berri onena.

Saria

  • 2.000€-ko diru-kopurua.
  • Ikusgarritasuna lehiaketak presentzia duen hedabideetan.
  • Ekintzaileta Industria arloak eskainiko dituzten zerbitzuei sarbidea.
  • Jardueraren lehen urteetan aholkularitza, babesa eta jarraipena.

Aurreko edizioak

  • 2023 lehiaketa

    Enpresa Ekimen Berriko Proiektu Onenaren Saria

    BIOVASK

    Proiektu berri honen sustatzailea Unai Llorente da. BIOVASK proiektua tenebrio intsektuak hazi eta merkaturatzean oinarrituko da. Intsektu honetatik lortutako elikagaia animalientzako proteina ugariko elikatze-iturria, naturala eta kalitate handikoa izango da. Beraz, gaur egun animali batzuk jaten dituzten pentsuak ordezkatuko lituzke.

    Enpresan Burututiko Proiektu Berritzaile Onenaren Saria

    BIOK ZERBITZUAK S.L

    BIOKek eraldaketa digital handia burutu du enpresan azken urte hauetan eta prozesu honetaz gain, azken urtean garatu duen produktu propio batengatik saritua izan da. Produktu digital berri honek, bezeroari bere informazioa denbora errealean ikustea ahalbidetuko dio, sortutako panel digitalean adierazle garrantzitsuenak ikusiko dituelarik. Enpresak eskura izango ditu bere azken urteetako emaitza eta zenbakiak eta baita urteko helburu estrategikoak. Honekin, era oso bisual batean, enpresaren egoera eta aurreikuspenak ikusiko ditu, urtea nondik nora joan daitekeen erraz aztertuz. Ondorioz, bezeroak, bere enpresako erabaki estrategikoak azkar hartu ditzake, eguneroko kudeaketa eta emaitzak hobetuz.

    Ekintzailetzaren Bitartez Gizarte Inklusio Proiektu Onena

    AITZKORPE KAFETEGIA

    Negozioaren arduraduna Ana Corduneanu da eta negozioa Zegaman kokatzen da. Kategoria honen helburu nagusia lan munduan txertatzeko zailtasunak izan dituzten pertsonek burutu beharreko esfortzua balioan jartzea da eta norbere kabuz enpresa proiektu bat abian jartzeagatik.

    Ekintzailetza Proiektu Garapen Onenaren Saria

    SILVER MUIN BOX

    Talde honek bere proiektuan zehar ezintasunak dituzten pertsonentzat sortuta dauden euskarrien infantilizazioa ekiditea izan da.

    Goierri Berrikuntza Guneko parte diren Goierri Eskola, Lortek eta Goieki, orain dela urte batzuk martxan jarritako kategoriarekin jarraitzen da, orduan esperientzi pilotua zena gaur egun urtero aurrera eramaten den ekintza bat bihurtu da.
    Goierri Eskolako Administrazio eta Finantzatako Goi Mailako Zikloan kultura ekintzailea sustatzeko asmoz, 2022-2023 ikasturte honetan ikasleak eta enpresak harremanetan jarri ditugu beste behin, enpresak planteatu duten behar zehatz baten inguruan bideragarritasun plan bat lantzeko asmoz.

    2022 lehiaketa babesleak
  • 2022 lehiaketa

    Enpresa Ekimen Berriko Proiektu Onenaren Saria

    KAXOLA

    Enpresa berri honen ordezkaria IKER MARKINEZ da. KAXOLAren helburua, herritarrei kalitatezko eta gertuko lehengaiez osaturiko produktu goxoak eskaintzea da. Gainera, lehen sektoreari eta hauen produktuei behar duen bultzada ematea, baserritar eta ekoizle berriei lehengaiak eraldatzeko aukera ematea edota gizartearentzat kalitatezko eta inguruko lehen sektoreko lehengaiak eskuragarriagoak egitea ere izango du helburutzat.

    Enpresan Burututiko Proiektu Berritzaile Onenaren Saria

    SUMINISTROS INDUSTRIALES GAME, S.A

    GAMESAk eraldaketa handia burutu du enpresan azken urte hauetan eta eraldaketa berrizaile honengatik saritua izan da. Eraldaketa honek berrikuntza kudeaketan, berrikuntza marketinean, berrikuntza prozesuetan eta berrikuntza zerbitzuetan txertatzea izan du helburu. Prozesua aurrera eramateko pertsonak erdigunean jartzen duen metodologia erabili dute.

    Ekintzailetzaren Bitartez Gizarte Inklusio Proiektu Onena

    -

    Edizio honetan, ez da proiekturik aurkeztu hirugarren kategorian.

    2022 lehiaketa babesleak

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia