Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketa
Goierriko enpresa ekimen berrien lehiaketa 1997 urtean abian jarri zen. 90. hamarkadan, egoera ekonomiko zailari eta langabezi tasa altuari aurreko egiteko, eskualdean lehen plan estrategikoa burutu zen eragile sozio-ekonomimo ezberdinen parhartzearekin.
Plan estrategiko honetatik hainbat ekimen definitu eta lehenetsi ziren eskualdeko egoera sozio-ekonomikoari aurre egiteko, horietako bat enpresa ekimen berrien lehiaketa izanik, hau da, eskualdean ideia berritzaileak sustatzeko asmoarekin.
Enpresa ekimen berrien lehiaketa urte hauetan guztietan posible izan da, lehiaketaren enpresa babesleen erabateko laguntzari esker.
Sariak eta kategoriak
Enpresa Ekimen
Berriak
Sustatzailearen irudia sustatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortu.
Enpresan Buruturiko Proiektu Berritzaileak
Enpresetan ekintzailetza sustatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortu.
Gizarte Inklusioa Ekintzailetzaren Bitartez
Sustatzailearen irudia sustatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortu.
Enpresa Ekimen Berriak
Lehen kategoria honek bultzatu eta indartu nahi dituen baloreak honako hauek dira: sustatzailearen irudia sustatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortu. Azken finean, Goiekik, enpresa mailan Goierri bertan egia bihur daitezkeen asmo guztien alde jarri eta bultzatu nahi ditu. Goierriko ekonomia berpizteko eta eguneratzeko kultura indartzea dakarten proiektu guztien alde egin nahi du.
Helburuak
-
Sustatzailearen irudia sustatu.
- Balio erantsi altuko enpresa berritzaileak sustatu.
-
Eskualdean lana eta aberastasuna sortu.
- Enpresa berrien garapena eta sorrera sustatu.
- Urteko proiektu onena saritu.
Saria
- Saria 6.000€.
- Sortu den enpresa Kooperatiba izaera juridikoa baldin badauka, 6.000€-ko sariaz gain, Goilan-en eskutik beste 3.000€-ko diru kopurua jasoko da.
- Ikusgarritasuna lehiaketak presentzia duen hedabideetan.
- Goiekiko enpresa gunean kokatzeko aukera.
- Ekintzaileta Industria arloak eskainiko dituzten zerbitzuei sarbidea.
- Jardueraren lehen urteetan aholkularitza, babesa eta jarraipena.
Enpresan Buruturiko Proiektu Berritzaileak
Bigarren kategoria honek bultzatu eta indartu nahi dituen baloreak honako hauek dira: enpresetan ekintzailetza sustatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortu. Azken finean, Goiekik, enpresa mailan Goierri bertan egi bihur daitezkeen asmo guztien alde jarri eta bultzatu nahi ditu. Goierriko ekonomia berpizteko eta eguneratzeko kultura indartzea dakarten proiektu guztien alde egin nahi du.
Helburuak
- Berrikuntza prozesuak helburu dituzten inbertsioen gauzatzea ahalbidetzeko laguntzak ematea ETEei.
- Enpresak berrikuntza prozesuak martxan jarri ditzaten eragitea.
- Enpresek berritzeko egindako ahaleginak eta euren aldetik aurrera eramaniko ekintzak aintzat hartu eta publikoki zabaltzea.
- Goierriko enpresak are eta lehiakorragoak izaten laguntzea.
Saria
- 2.000€-ko diru-kopurua.
- Enpresa arloak eskainiko dituen zerbitzuei sarbidea.
- Ikusgarritasuna lehiaketak presentzia duen hedabideetan.
Gizarte Inklusioa Ekintzailetzaren Bitartez
Hirugarren kategoria honek bultzatu eta indartu nahi dituen baloreak honako hauek dira: sustatzailearen irudia sustatu, berrikuntza, enpresen garapena eta eskualdean enplegua eta aberastasuna sortu. Azken finean, Goiekik, enpresa mailan Goierri bertan egi bihur daitezkeen asmo guztien alde jarri eta bultzatu nahi ditu. Goierriko ekonomia berpizteko eta eguneratzeko kultura indartzea dakarten proiektu guztien alde egin nahi du. Aldi berean, gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez lan munduan txertatzeko zailtasunak dituzten pertsonei bultzada bat ematea eta egin behar izan duten ibilbidea edo eta esfortzua balioan jartzea da.
Helburuak
- Lan munduan txertatzeko zailtasunak dituztenei bultzada bat ematea.
- Sustatzailearen irudia sustatu.
- Eskualdean lana eta aberastasuna sortu.
- Enpresa berrien garapena eta sorrera sustatu.
- Urteko gizarte inklusioko enpresa ekimen berri onena.
Saria
- 2.000€-ko diru-kopurua.
- Ikusgarritasuna lehiaketak presentzia duen hedabideetan.
- Ekintzaileta Industria arloak eskainiko dituzten zerbitzuei sarbidea.
- Jardueraren lehen urteetan aholkularitza, babesa eta jarraipena.
Aurreko edizioak
-
Enpresa Ekimen Berriko Proiektu Onenaren Saria
ALAINE ALBISUDiseinatzaile gisa, tokiko baliabideei balioa ematea da Alaineren egitekoa, Merino eta Latxa artileak erabiliz, esaterako, moda jasangarria sortzeko. Poltsak egitetik kardiganak egiteraino.
Alainek bilduma esklusiboak sortzen ditu material ekologikoak eta teknika berritzaileak erabiliz, diseinu digitala eta artisautza tradizionala uztartuz. Gainera, puntuzko eskuzko teknikak eta makineria espezializatua erabiliz jantziak fabrikatzen ditu, 3Dko teknologia txertatzeko planekin. Materialei dagokionez, jasangarritasunaren alde egiten du eta online kanal propioen bidez merkaturatzen du, tokiko dendekin lankidetzan eta moda ekitaldietan parte hartuz.
Bere balio garrantzitsuenak diseinu esklusiboa, material berritzaileak, pertsonalizazioa eta trazabilitatea dira.
Enpresan Burututiko Proiektu Berritzaile Onenaren Saria
AITZGORRI METALLIC SOLUTIONSJarraikortasunaren ondorioz seme-alabaren eskuetara pasa zen enpresa honen kudeaketa eta orduz geroztik, eraldaketa prozesu batean murgildu da; datuen gobernantzatik abiatuta digitalizazio prozesu garrantzitsu bat garatu dute, inbertsio garrantzitsuak egin dituzte soldadurako robot espezializatu bat eskuratzeko eta lan errepikakorrak egiteko, honek efizientzian, kalitatean eta balio proposamen handiago bat eskainiz, eta guzti honen eskutik dibertsifikazioa garatu dute bai eskaintzen dituzten zerbitzuen artean, bai merkatuetan.
Ekintzailetzaren Bitartez Gizarte Inklusio Proiektu Onena
CVS Instalazio elektrikoakProiektu honen atzean, Valentín Cristi Saracu dago. Bere ibilbide pertsonalean izandako zailtasunez gain, martxan jarri duen proiektuak bere laneratzea eta integrazioan lagundu du. Gremioen sektorean identifikatutako profesional-gabeziak motibatu zuen Valentin proiektua sortzera, baita negozioen jarraitutasunik ezak ere. Valentinek ofizioa ikastea erabaki zuen, bere burua trebatuz eta profesionaltasun ziurtagiri bat osatuz. Ikasitako guztiarekin eta egindako lan praktikekin pozik, bere kabuz jarri eta bere lanpostua sortzea erabaki du. Eskualdean enplegua eta aberastasuna sortzeko ilusioa du.
Ekintzailetza Proiektu Garapen Onenaren Saria
HUB 4.0Proiektuaren helburu nagusia 4.0 teknologiaz osatutako gune bat diseinatzea izan da, ETEen garapen teknologikoa sustatzeko. Makina batzuk gaur egun existitzen dira, baina fabrikazio gehigarrira bideratuta daude soilik. Helburua espazio handiago eta osatuago bat sortzea izan da, non, fabrikazio gehigarriaz gain, beste 4.0 teknologia batzuk ikusi eta probatu ahal izango diren. Enpresa txiki eta ertainei garapen teknologikoan lagundu nahi zaie, eta, horretarako, teknologia berriak deskubritzeko espazio oso bat eraiki nahi izan da, inbertsioak egin aurretik makinak probatu ahal izateko. Beraz, proiektuaren muin nagusia etorkizunean egin beharreko teknologia berrien azterketa izan da.
-
Enpresa Ekimen Berriko Proiektu Onenaren Saria
BIOVASKProiektu berri honen sustatzailea Unai Llorente da. BIOVASK proiektua tenebrio intsektuak hazi eta merkaturatzean oinarrituko da. Intsektu honetatik lortutako elikagaia animalientzako proteina ugariko elikatze-iturria, naturala eta kalitate handikoa izango da. Beraz, gaur egun animali batzuk jaten dituzten pentsuak ordezkatuko lituzke.
Enpresan Burututiko Proiektu Berritzaile Onenaren Saria
BIOK ZERBITZUAK S.LBIOKek eraldaketa digital handia burutu du enpresan azken urte hauetan eta prozesu honetaz gain, azken urtean garatu duen produktu propio batengatik saritua izan da. Produktu digital berri honek, bezeroari bere informazioa denbora errealean ikustea ahalbidetuko dio, sortutako panel digitalean adierazle garrantzitsuenak ikusiko dituelarik. Enpresak eskura izango ditu bere azken urteetako emaitza eta zenbakiak eta baita urteko helburu estrategikoak. Honekin, era oso bisual batean, enpresaren egoera eta aurreikuspenak ikusiko ditu, urtea nondik nora joan daitekeen erraz aztertuz. Ondorioz, bezeroak, bere enpresako erabaki estrategikoak azkar hartu ditzake, eguneroko kudeaketa eta emaitzak hobetuz.
Ekintzailetzaren Bitartez Gizarte Inklusio Proiektu Onena
AITZKORPE KAFETEGIANegozioaren arduraduna Ana Corduneanu da eta negozioa Zegaman kokatzen da. Kategoria honen helburu nagusia lan munduan txertatzeko zailtasunak izan dituzten pertsonek burutu beharreko esfortzua balioan jartzea da eta norbere kabuz enpresa proiektu bat abian jartzeagatik.
Ekintzailetza Proiektu Garapen Onenaren Saria
SILVER MUIN BOXTalde honek bere proiektuan zehar ezintasunak dituzten pertsonentzat sortuta dauden euskarrien infantilizazioa ekiditea izan da.
Goierri Berrikuntza Guneko parte diren Goierri Eskola, Lortek eta Goieki, orain dela urte batzuk martxan jarritako kategoriarekin jarraitzen da, orduan esperientzi pilotua zena gaur egun urtero aurrera eramaten den ekintza bat bihurtu da.
Goierri Eskolako Administrazio eta Finantzatako Goi Mailako Zikloan kultura ekintzailea sustatzeko asmoz, 2022-2023 ikasturte honetan ikasleak eta enpresak harremanetan jarri ditugu beste behin, enpresak planteatu duten behar zehatz baten inguruan bideragarritasun plan bat lantzeko asmoz. -
Enpresa Ekimen Berriko Proiektu Onenaren Saria
KAXOLAEnpresa berri honen ordezkaria IKER MARKINEZ da. KAXOLAren helburua, herritarrei kalitatezko eta gertuko lehengaiez osaturiko produktu goxoak eskaintzea da. Gainera, lehen sektoreari eta hauen produktuei behar duen bultzada ematea, baserritar eta ekoizle berriei lehengaiak eraldatzeko aukera ematea edota gizartearentzat kalitatezko eta inguruko lehen sektoreko lehengaiak eskuragarriagoak egitea ere izango du helburutzat.
Enpresan Burututiko Proiektu Berritzaile Onenaren Saria
SUMINISTROS INDUSTRIALES GAME, S.AGAMESAk eraldaketa handia burutu du enpresan azken urte hauetan eta eraldaketa berrizaile honengatik saritua izan da. Eraldaketa honek berrikuntza kudeaketan, berrikuntza marketinean, berrikuntza prozesuetan eta berrikuntza zerbitzuetan txertatzea izan du helburu. Prozesua aurrera eramateko pertsonak erdigunean jartzen duen metodologia erabili dute.
Ekintzailetzaren Bitartez Gizarte Inklusio Proiektu Onena
-Edizio honetan, ez da proiekturik aurkeztu hirugarren kategorian.